Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
alografo (corpusean ez dago; ETCn 49 agerraldi) izond egilea ez den norbaitek egindako itzulpena.
Itzulpen alografoetan eragina izaten du aldagai horrek, eta autoitzulpenetan izango duen eragina handiagoa izango dela pentsa dezakegu. ETC-zientzia, zuzenbidea Euskal literatura itzulia, Elizabete Manterola Agirrezabalaga, EHU, 2014
Itzulpen alografoei buruz ere inoiz termino horietan mintzo direla jaso dugu tesian, batez ere autorearekin nolabaiteko lankidetzan egindako itzulpena bada, gurean ohikoa dena. ETC-zientzia, zuzenbidea Ikergazte-2017-Giza zientziak eta Artea, Askoren artean, UEU, 2017
Tesian aztertu dituen gaien artean, autoitzulpenaren eta itzulpen alografoaren -egilea ez den norbaitek egindako itzulpenaren- arteko aldea dago. ETC-prentsa Berria, 2012-11-22