Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta artzain eta almadiazain haietarik batzuk Uxuera ezkondu, eta belaunaldi berriak jaiotzen ziren, enbor haiekin eraikitako etxeetan. ETC-literatura, saiakera Hondarrak, Ruben Sanchez Bakaikoa, Txalaparta, 2019
Inoiz pantailara eraman gabeko jaiak eta irudiak filmatu genituen lehendabiziko aldiz, esaterako almadiazainak, ikazkinak, Alesbesko dormidos izenekoak, Etxalarko usategiak... ETC-prentsa Berria, 2005-02-19
Ibarrean tradizio handia izan duten bi lanbideen testigantzak ere bildu dira: artzaintza eta almadiazainak. ETC-prentsa Berria, 2008-02-19
Burgin Almadiazainen Eguna duten gisan, polita litzateke belar jaitsierarekin festa antolatzea. ETC-prentsa Berria, 2011-01-07
Laguntza beharrik gabe pasa da hori ere, eta ibai hondoko harriak laztanduz izan bada ere, lortu dute almadiazainek beren bidean jarraitzea. ETC-prentsa Berria, 2011-05-01
Izan ere, Indurainek almadiazain lanak egin zituen, eta hura zeraman almadia izan zen Burgira iristen lehena. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-05-01
Almadiazainez beteta zegoen garai batean Nafarroako Pirinio ingurua. ETC-prentsa Berria, 2012-04-26
Eta almadiazain zaharren modura jantzita egin nuen bidea. ETC-prentsa Nafarroako Hitza, 2012-06-15
Duela hiruzpalau urte, Dani Telleria almadiazain gisa irten zen Almadia Egunean. ETC-prentsa Gipuzkoako Hitza, 2016-11-11
Almadiazainek Ezka ibaitik jaitsi eta Aragon ibaitik segitzen zuten Ebro ibaira iritsi arte. ETC-entziklopedia Almadia, Wikipedia
Almadiaren Eguna, Nafarroako Erronkaribar haraneko Burgi udalerrian urtero maiatzaren lehendabiziko egunetan ospatu ohi den almadiari buruzko eta almadiazainen omenezko jaieguna da. ETC-entziklopedia Almadiaren Eguna, Wikipedia