Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ondoko orrialdeetan, ordea, maiz agertzen da ez irribarrez bakarrik, barrez eta algaraz ere bai, begiak malkotan bustitzeraino askotan. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 153. orr.
Zur eta lur geratu nintzen, ezkontzeko proposamena algaraz eta barre ozenez hartua izan baitzen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 325. orr.
Belarrondoko baten imintzioa egin zenion, algaraz. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 44. orr.
-Txemari atera zaizkio, kristoren ile pila! -esango zuen Txufik, eta beste guztiok algaraz erantzun. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 212. orr.
Harakin gazteak algaraz burua atzerantz eraman zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 48. orr.