Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alferrean 1 adlag alferrik.

Uste dugu gauzak hobeki bideratuko genituzkeela eta alferrean egiten ditugun galderen ordez agian funtsezko beste honen, agian unibertsitariook inoiz ere egiten ez dugun beste galdera honen, erantzuna bilatzen saiatuko ginateke guztiak: zertarako behar dugu unibertsitatea?  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 39. orr.

2 adlag ezer egin gabe.

Alferrean zeuden, horma kontra bermaturik, beren artean berriketan edo plazatik igarotzen ziren lagunei hoska.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 120. orr.

-Alu arraioa! -esan zuen orduan Don Kijotek- Espainian barrena alferrean dabiltzan zaldun ibiltari guztiak, Erregek, pregoia jota, bere ingurura bildumaraztea besterik beharko al litzateke ba?  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 103. orr.

Sarritan, alferrean ez egoteagatik, nekazari behartsuei laguntzen zieten beren soroetan, eta hauek gero ogia eman ohi zieten Jainkoaren maitasunagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 671. orr.

-Ze ari haiz hor alferrean.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 57. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus