Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alferki (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi) adlag alferrik, alferrean.

Bitxiki sekulan ezagunik gurutzatzen ez den hiri honek eskaini ostatu atipikoetan luzatzeko hondar zuhaila alferki korriturik. ETC-literatura, saiakera   Baionak ez daki, Bea Salaberri, Susa, 2015

Edo orenak alferki iragatera uzten zituen, emazte graziosen irriak oroit zituela. ETC-literatura, saiakera   Pelegrinak, Jose Enrike Urrutia "Capeau", Pamiela, 2018

Mutilak zebiltzan kalearen erdian bate-pilotak alferki kaleargien pean elkarri jaurtikiz. ETC-literatura, saiakera   Nemesis, Phillip Roth (Beñat Sarasola), Meettok, 2011

Eta apeta kartsuki eta alferki eduki baten kasuan ematen zen manu hura, eskua ezartzea pertsonaren alde haren kontra, zein usantzak konsekratua baitu zigorraren egoitzatako. ETC-literatura, saiakera   Ulises, James Joyce (Xabier Olarra), Igela, 2015

Etxe honetarako itzuleran, urratsa neurtu artean, dorpea zait lehena, gehiago baizik ez azken asteak alferki emanik gogoetarik idatzi gabe. ETC-prentsa   Argia, 2016-01-03

Tira, alferki edo alferrik, ibili, ibili naiz behintzat. ETC-prentsa   Berria, 2003-08-31

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus