Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alergeno (corpusean ez dago; ETCn 308 agerraldi) iz alergia eragiten duen gaia.

Alergeno bat aldez aurretik substantzia horrekin harremanetan egon diren pertsona sentikorretan hipersentikortasunaren erreakzio eragin dezakeen substantzia da. ETC-entziklopedia   Alergeno, Wikipedia

Alergeno batengandik urrundu izan banintz bezala. ETC-literatura, saiakera   Ez zen diruagatik, Ana Jaka, Elkar, 2014

Produktuekiko kontatu jarraituaren bidez, pertsona horiek immunizatu egiten dira, alergologo batek alergeno-dosi txikiak behin eta berriz injektatuz pazienteak immunizatzen dituen bezala. ETC-literatura, saiakera   Udaberri Isila, Rachel Carson (Lurdes Rada), Pentsamenduaren Klasikoak, 2007

Joan zen artikuluan ikusi genuen bezala, hotzak gure gorputza ahuldu egiten du, eta gure etxeetako aireztapen eskasari esker, alergiak sor ditzaketen substantziak (alergenoak esaten zaie horrelakoei) ugaldu egiten dira giro itxi eta hezeetan: lizunak, akaroak, etab. ETC-prentsa   Berria, 2008-02-05

Baina txostenean beste berritasun bat agertzen da: etorkinek alergeno berriak ekarri dituzte. ETC-prentsa   Berria, 2007-04-17

Hori dela eta, alergenoak saihesteko ahalegina egin arren, askotan alergia sortzen da, eta orduan, botikak hartu behar izaten dira. ETC-prentsa   Berria, 2008-04-22

Pertsona alergikoak janari horrekin hurrengo kontaktua izaten duenean, E Ig-ak janari horren alergenoak harrapatu edo atzitu egiten ditu. ETC-prentsa   Berria, 2008-10-21

Janariek eragindako alergiez aritu ginen aurrekoan: alergiak noiz eta nola agertzen diren, zein sintomarekin, janarien alergenoak nolakoak diren... ETC-prentsa   Berria, 2008-11-04

Gorputzeko erreakzio anormal hori eragiten duten substantziei alergeno esaten diegu, eta askotarikoak dira. ETC-prentsa   Berria, 2009-05-12

Eta gure elikagaien kalitatea ziurtatzen duten inspekzio sanitario eta alergenoen gaineko ziurtagiria ere bai; hori berria da, gainera. ETC-prentsa   Goienkaria, 2014-11-28

Nekazaritzan bioteknologia erabiltzearen aurkakoek beste espezie batzuetatik sartutako alergenoak espresatzen dituzten laboreak nahi gabe ekoizteko arriskua aipatzen dute. ETC-zientzia, zuzenbidea   Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014

Erreakzio alergikoen aniztasuna alergeno eta mastozitoek askatzen dituzten osagaien elkarreraginaren ondorioa da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Giza histologia orokorra, Iker Badiola / Edurne Alonso, UEU, 2015

Antigenoen (alergenoen) kontrako erantzun humoralaren ondorioz agertzen da eta E inmunoglobulinek (Ig) sortzen dute. ETC-zientzia, zuzenbidea   Erizainentzako farmakologia klinikoa, Laura Saenz del Burgo / Argia Acarregui, EHU/UPV, 2017

Mastozitoak kitzikatzen dituen faktore mota bat alergenoak dira, mastozitoak kitzikatzean erreakzio alergikoak sortzen dituztenak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Giza histologiari buruzko eskuliburua odontologiako ikasleentzat, Francisco Jose Saez / Iker Badiola, EHU/UPV, 2018

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus