Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alergeniko (corpusean ez dago; ETCn 35 agerraldi) izond alergia eragiten duena.

Hori guztia dela eta, adin-talde horren elikadura zaindu egin behar da, elikagai alergeniko batzuen kontsumoa galaraziz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Elikagaiak, elikadura eta dietetika, Edurne Simon, Bittor Rodriguez, Idoia Labayen , UEU, 2007

Izan ere, jaki alergeniko nagusiak hauek dira: esnea, arrautzak, arraina, krustazeoak, intxaurrak eta kakahueteak, garia eta soja. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ingurumen-kutsaduraren analisia, Askoren artean, UPV/EHU / UEU, 2014

Tinte bejetala da henna, eta eragin alergeniko urria duen arren, rinitis edo asma bronkiala eta kontaktuko dermatitis alergikoa (DAC) eragin izan du batzuetan. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-04-29

Katuek gizakiongan alergia eragiten dute? Ba katuaren eragile alergenikoa erauzi. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-06-29

Mimosa harroaren loretza horiaren usain alergenikoa zimeltzeaz bat elorri beltzen, udareondo goiztiarren, magnolia soulangeanoen, irasagarrondo japoniarren, aranondo finen, sahats tenteen eta lili ubelen loreak gogoz zabaltzen ari dira. ETC-prentsa   Argia, 2000-03-19

Eta zer da, bada, alergenoekin egindako immunoterapia? Pertsona alergiko bati pixkanaka gehituz doazen txerto alergeniko baten kopuruak ematen joatea, alergeno sortzailearen esposizioari lotuak dauden sintomak hobetzen dituen dosia lortu arte. ETC-prentsa   Argia, 2001-02-25

Kutsadura atmosferikoak indartu edo areagotu egiten du lore-hautsaren eragin alergenikoaETC-prentsa   Argia, 2010-03-21

Bestalde, adituek diotenez immunoterapia (txertaketa alergenikoa, alegia) da gaixotasun alergikoaren garapen naturala aldarazi dezakeen tratamendu etiologiko bakarra. ETC-prentsa   Berria, 2007-04-17

Loiuko Lauro ikastolakoek erreakzio kimikoen bidez elikagaien osagai alergenikoa detektatzen duen egitasmoa aurkeztu zioten FLLko epaimahaiari eta Eneko Atxa sukaldariari. ETC-prentsa   Berria, 2011-12-04

Normala den moduan, ale arrak askoz ere alergenikoagoak dira, hauek baitira polena ekoizteaz arduratzen direnak, baina, hala ere, esan beharra dago, nahiz eta beste maila bateko kalteak sortu, emeak ere alergenikoak direla, polena harrapatzen baitute ugalketa sexuala burutzeko. ETC-entziklopedia   Ipuru, Wikipedia

Zelula immunologikoak proteina alergenikoak topatzen dituztenean, IgE antigorputzak sortzen dira. [...] IgE antigorputzek proteina alergenikoak kaltegarriak balira bezala identifikatzen ditu eta erreakzio alergikoa abiarazten dute. ETC-entziklopedia   Janari-alergia, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus