Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
alegeragarri (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi) iz alegeratasuna ematen duena.
Orain dik oren bat artean, ordu alegeragarri batzuen gozateko asmotan. ETC-literatura, saiakera Balitzane, Piarres Trounday, Maiatz, 2008
Nahikoa zaio eskuetan luzaz laztantzen duen xaboiaren hagun lodiak belarrondo eta sudur azpian uzten diona, mila xori kantari bezain alegeragarri den hura.Azkenik txapela jantzi eta prest dago. ETC-literatura, saiakera Beste eguzkia, Itziar Madina, Txalaparta, 2007