Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldizkaritegi (corpusean ez dago; ETCn 15 agerraldi) iz aldizkariak edukitzeko altzaria; hemeroteka.

Aldizkaritegia edo aldizkari-gordetzekoa aldizkariak eta egunkariak gordetzeko eta eskuragarri egoteko erabiltzen den altzaria da. ETC-entziklopedia   Aldizkaritegi, Wikipedia

Senarra sofatik altxatu zen, urduri samar, eta egur eta larruzko aldizkaritegia bota zuen mugimendu urduriaren ondorioz. ETC-literatura, saiakera   Marina Suredaren amets urratuak, Joxe Belmonte, Erein, 2009

Irakurgai bakarrak landa-bizitzari buruzko aldizkariak dira, tximiniaren ondoan aldizkaritegietan jarriak. ETC-literatura, saiakera   Hoben-ordaina, McEwan, Ian (Xabier Olarra), Igela, 2013

Aldizkaritegira begiratu zuen besoa berriro luzatu baino lehen, badaezpada, hirugarren tranpa batean ez erortzeko. ETC-literatura, saiakera   Telleria eta gero, zer?, Ernesto Prat Urzainki, Elkar, 2017

Ez ziren aldizkaritegia erabiltzen ari, ikasten baizik. ETC-prentsa   Berria, 2003-12-27

Artxiboetan ibili nintzen, liburutegietan, aldizkaritegietan, erredakzioetan. ETC-prentsa   Berria, 2008-09-27

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus