Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alditan 1 adlag aldian behin.

Gorputza inoiz arinago edo geldoago mugitzen delarik eta inoiz geldi egon, mugimendua ez ezik egona ere alditan neurtzen dugu eta hau esaten: "Geldi egon adina mugitu da" edota "mugitu baino bi edo hiru aldiz gehiago egon da geldi" eta esan ohi denez, eta berdin gertatzen, gure neurgaia ulertu edo taxutu dezan beste edozerekin, gutxi gorabehera.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 261. orr.

Alditan, batzuetan luzaroan, mutuen moduan ibiltzen ginen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 134. orr.

Alditan, balentria handia eta psikoanalisiak eman ezin dezakeen oreka behar izaten dira Vāttene! (hoa popatik!) esateko gogoa bridatzeko.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 10. orr.

Alditan balentria handia eta psikoanalisiak eman ezin dezakeen oreka behar izaten dira Vāttene! (hoa popatik!) esateko gogoa bridatzeko.  Berria - Kultura   2004-07-29

2 alditan ... alditan

Gero eta hurbilago dago, hiruzpalau legoatara, airearen araberako hiriaren perfila, alditan zuria, alditan urdindua.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 13. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus