Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldigaizto (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi) iz alditxarra. ik aldigaitz.

Ondo, perfektuki, kaskarkeriarik eta aldigaiztorik gabe burutu beharra dago. ETC-literatura, saiakera   Nikomakorentzako Etika, Aristoteles (Javier Aguirre Santos), Pentsamenduaren Klasikoak, 2001

Aldigaizto horren arrazoia Itaya ibaitik Napo ibairainoko hegaldian pasatutako ikara izan zen, haizeak, alde batetik, hegazkina gogor inarrosi zuelako [...]. ETC-literatura, saiakera   Pantaleon eta bisitariak, Mario Vargas Llosa (Santi Leone), Elkar, 2011

Beltzak popako gainaldearen mailak igo zituen eta, bere epaia entzutera gora ekarri duten atxilo adoretsu bat bezala, zutik gelditu zen, mutu bezain beldurgabe, don Benito, aldigaiztoak eman ondoren bere onera berriz itzulia, aurrean zuela. ETC-literatura, saiakera   Benito Cereno / Billy Budd, marinela, Herman Melville (Jose Ramon Vazquez), Alberdania-Erein-Igela, 2012

Inoiz, gaixotasunaren beraren edo jasaten dituen tratamendu gogorren albo ondorioen eraginez, aldigaiztoren batek jota erori, kolpe txar bat hartu eta lurrean etzanda kiratsa dariola aurkitu dezaten beldurrez, tarteka dutxatu eta arropaz aldatu ohi da. ETC-literatura, saiakera   Lili eta biok, Ramon Saizarbitoria, Erein, 2015

Aitzitik, aldigaizto baten efektua izan zuen, azkeneko indarrak ahitu balizkit bezala. ETC-literatura, saiakera   Huliganaren itzulera, Norman Manea (Koro Navarro), Erein-Igela, 2017

Palestinako giza eskubideen aldeko taldeek jakinarazi dutenez, Deheishen luzaroan eguzkitan eduki zituzten atxilotuak, eta aldigaiztoa izandako hiru palestinar artatzera joandako anbulantzia ezin izan zen sartu errefuxiatu gunera, Armadaren buldozerrek bide guztiak moztuak zituelakotz. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-03-12

Artaxonako omenaldiko bere hitzaldian, garai pozgarrietan eta aldigaiztoetan lagun izan zuen Jimeno Jurio adiskide zaharrari eskainitako gutuna irakurri zuen. ETC-prentsa   Berria, 2006-05-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus