Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hori bai, garbi utzi behar nion neure aldetiko konpromisoa gau bakarrekoa zela, ez zegoela traturik bestela. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 212. orr.
Biziki pozten naute Araba aldetiko irratien deiak. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 169. orr.
Kapitulu horrezaz besteko kasu guztietan, ez dago, bi termino horien artean, esanahiaren aldetiko desberdintasunik. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 24. orr.
Horren ondoren, amaren aldetiko osaba baten etxera joan ginen. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 7. orr.
Koloreak, oso zurbilak izan arren, lehen genionez, ortzadarrarenak dira; baina seinalatu, barru aldetiko gorrixka eta kanpoko morexka bakarrik seinalatzen dira. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 375. orr.
Euskal herritar guztiek izan behar dute bermatua bertan parte hartzeko eskubidea, eta "beraiei soilik dagokie arauak eta edukiak finkatzea, betiere ideologia edo lurralde aldetiko bazterketarik gabe". Berria - Euskal Herria 2006-04-29
Egun batean nire amaren aldetiko aitonarekin oholtza gainera igo nintzen, eta belarria apaiz bati adi jarrita, bere apaiz anaien kantuen artean izen hori estalarazten zuela konturatu nintzen. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 158. orr.
-Jainkoak daki zer-nolako izeba duzun hori: senarraren aldetikoa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 266. orr.
aldetiko osabaren (3); aldetiko osabarenera (3); amaren aldetiko (13); emakumeen aldetiko (3); mediterraneo aldetiko (3)