Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina apezak aldareratzean, apez mitradunik ez! ETC-literatura, saiakera Enbataren zirimolan, Daniel Landart, Elkar, 2013
Baiona Sanandresko apezak, emazteak, dibortziatuak eta homosexualak bekatoros gisa aurkezten dituen Alliet apezpikuaren zaindaritza pretorianokoak, meza denboran laguntzen dabiltzan neskatoei aldareratzea debekatu die. ETC-prentsa Berria, 2009-11-24
Hain zuzen ere, idazlea mitifikatu eta aldareratzen duten aipuak asko dira, honako hauen estiloan. ETC-prentsa Berria, 2006-06-27
Non ote daude duela ehunen bat urte Pedro Mª Otañok aldareratutako Zizurkilgo Errekalde jaiotetxaurreko intxaurrondoaren (Juglans regia) itzala eta Argentinako panpan herriminez laztantzen zuen onbu (Phytolacca dioica) haren azala? ETC-prentsa Argia, 2007-04-08
Eta, zer esanik ez, hedabideen egitura osoa, bere kultur kazetari, tertuliakide eta musika kritikariekin, lumak koipeztatuta, euskal eszenan arrakala bat irekitzeko gai zen hurrengoa aldareratzeko prest. ETC-prentsa Argia, 2017-05-21
Gaurko honetan hitz-multzotxo bat hainbeste eman digun poetari, gehi gogoetaxka orokorrago bat aldareratzen ditugun heroi horietaz eta zehatzago aldareratzen ditugun arte pertsonak baino ez ziren horiei aldareratzean bizkarreratzen diegun zamaz, alegia, geure espektatibak betetzearena, geure bertsio hobeago, ausartago, ederrago bat gorpuztearena, sarritan geuk egokitu dizkiegun printzipio batzuei irmoki eutsi beharrarena. ETC-prentsa Argia, 2014-10-26
Zailagoa da jakitea COPEko Nafarroako kazetariek zer dioten beren etxeko ahots aldareratuak albistegiak aurkezteko darabilen kazetaritza motaren gainean. ETC-prentsa Berria, 2018-04-15