Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldarapen (corpusean ez dago; ETCn 450 agerraldi) 1 fisikan, indar baten eraginez bi gorputz elkarrengandik urruntzea. iz ik aldaratze.

Fusio nuklearrerako, elkar aldaratzen duten nukleo arin bi batu egin behar dira, hots, bi nukleo horien aldarapen elektrostatikoa gainditu, nukleoak batzeko gai izan daitezen. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 125 zbk., , 2001 - uztaila-abuztua

Aldarapena bigarren mailako efektu gisa hartzera jotzen zuten (XVII. mendean zehar errebote mekaniko motaren bati egotzi zitzaion aldarapena), eta aldi berean eroapen elektrikoari -Grayren efektu aurkitu berriari- buruzko hala eztabaida nola ikerketa sistematikoa ahal bezainbeste atzeratzera. ETC-literatura, saiakera   Dogmak zientzian? Feyerabend, Kuhn, Popper, Juan Bautista Bengoetxea, Xabier Eizagirre, Jakin irakurgaiak, 2003

Mikrokanaletako bat aldarapen gunearen ondoko bi kanaletan banatuz, ioi kargarik gabeko ur gezatuak bakarrik igaro ahal izango du kargatutako aldea, eta edateko urarentzako kanalera bideratu. ETC-prentsa   Berria, 2010-03-25

Izan ere, atomoak bat egiteko nukleoen arteko aldarapen elektrikoa gainditu behar da eta izugarrizko energia behar da horretarako. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-03-12

Hala ere, elektrolitoak eta, bereziki, tentsioaktibo kationikoak gehitzeak elektrolitoek eta tentsioaktiboek partikulen arteko aldarapen elektrostatikoa murrizten duenez (karga negatiboa dute) kontzentrazio txikiagoekin ekoitz daitezke gelak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007

Atomoaren egonkortasuna oreka ahul eta konplexua da; alde batean, nukleoaren eta elektroien arteko erakarpen coulombdarra dago, eta, bestean, elektroien arteko aldarapenak (horiek ere coulombdarrak dira). ETC-zientzia, zuzenbidea   Egitura atomikoa eta lotura kimikoa, Askoren artean, EHU, 2009

(a) Erakarpen- eta aldarapen-energiak eta energia garbiak eskematikoki azaldu bi atomoren edo ioiren arteko distantziaren aurrean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Materialen zientzia eta ingeniaritza, Askoren artean, EHU, 2011

Aldarapena eta erakarpena ziren jariakin horren gehiegiaren edo gabeziaren ondorioak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 2, Askoren artean, EHU, 2012

Beste hirurak elektroien eta nukleoen arteko elkarrekintza elektrikotik datoz: hirugarrena elektroien eta nukleoen arteko erakarpen elektrikoa da, laugarrena elektroi desberdinen arteko aldarapena da eta azkenekoa nukleo desberdinen artekoa. ETC-zientzia, zuzenbidea   I. Ikergazte Nazioarteko ikerketa euskaraz, Askoren artean, UEU, 2015

2 alderapen-indar pl

Azpimarragarriena da ekintza frenetiko hori ausazkoa dela (ezin konta ahala topaketaren segida bat da), eta erakarpen-eta aldarapen-indar soilek zuzentzen dituztela. ETC-literatura, saiakera   Ia denaren historia labur bat, Bill Bryson (Ixiar Iza), Elhuyar, 2009

Karga positiboak neutralizatzen bide zituen elektroien arteko aldarapen-indarrak, bestela desegin egingo baitzen atomoa. ETC-literatura, saiakera   Quantum, Manjit Kumar (Iñaki Iñurrieta), Elhuyar, 2011

Bata indar zentrifugoaren eta bestea zentripetoaren eraginpean egotetik sortzen zen aldarapen-indarra zegoen bien artean. ETC-literatura, saiakera   Jende desegokia, Gaizka Zabarte, Susa, 2015

Aldarapen-indar horiek gainditzeko, nukleoek energia zinetiko handiak behar dituzte. ETC-prentsa   Berria, 2005-03-09

Bi indar-mota behatzen direnez gero, erakarpen-indarrak eta aldarapen-indarrak, bi karga-mota daude, positiboak eta negatiboak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zirkuitu elektriko eta elektronikoen oinarrizko analisia, Olatz Arbelaitz, Txelo Ruiz, UEU, 2001

Presioaren dimentsioak ditu, eta molekulen arteko erakarpen- eta aldarapen-indarren ondorio da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006

Erakarpen-indarrek behera egingo dute distantziaren seigarren berreturarekin; aldarapen-indarrek, ostera, hamabigarrenarekin. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Askoren artean, EHU, 2007

Atomoak hurbilegi badaude, elektroi-elektroi eta nukleo-nukleo aldarapen-indarrak indartsuago bihurtzen dira erakarpen-indarrak baino. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus