Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Albinismoa melanina pigmentuaren ezak sortzen duen anomalia genetikoa da, gizakiak ez ezik, animaliek eta landareek ere izan dezaketena. ETC-entziklopedia Albinismo, Wikipedia
Egiaz, albinismoa eragin dezaketen hainbat gene daude, baina ni horietako bati buruz bakarrik ari naiz. ETC-literatura, saiakera Gene berekoia, Richard Dawkins (Eider Carton), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008
Afrikan munduko beste edozein lekutan baino albinismo kasu gehiago daude. ETC-prentsa Berria, 2009-01-18
Albinismoa alterazio genetikoa da, arraza zuriari bezala baita beltzari ere erasan diezaiokeena. ETC-prentsa Argia, 2005-01-30
Erabateko etenak albinismoa dakar, izan ere. ETC-prentsa Argia, 2008-02-17
Albinismoa duten 250 pertsona bizi dira han, gobernuaren babespean. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2017-10-20
José Letamendi doktorearen Klinika Ikastaroa jar daiteke aipatutakoaren adibidetzat; haren ustez, albinismoa berezko ahulezia antzeko baten adierazgarri ziurra zen. ETC-zientzia, zuzenbidea Diskurtsoak, eraikuntzak, gorputzak, Alaitz Aizpuru / Bakarne Altonaga, UEU, 2014