Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

albate (corpusean ez dago; ETCn 28 agerraldi) 1 iz ubideetan eta kidekoetan, uraren igarotzea kontrolatzeko, trabeska ezartzen den ate modukoa; ik konporta, uhate, ataska.

Gainera, segurtasun neurrietara iritsi den Añarbeko urtegiko albateak irekitzean areagotu egingo da Urumearen emaria. ETC-prentsa   Berria, 2007-08-24

Bi piztiak tiroka eta kolpeka berotu zituzten, albateak ireki baino lehen, lehiatokira indar betean irten zitezen. ETC-prentsa   Argia, 2015-07-26

Isurketa egin behar dugunean, ontziaren albateak zabaltzen ditugu, eta beheko aldetik ateratzen da. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2014-06-13

Mendi eskualde ezin hobea, bidexka bat errekaren parean, errementeriak euren zepa pilo beltzekin, urjauzi txikiak euren albateen ondoan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Wilhelm von Humboldt eta Euskal Herria, Iñaki Zabaleta Gorrotxategi, EHU/UPV, 2017

Askotarikoa da putzuen morfologia, baina oro har, lau motatan sailka daitezke: kanpoaldekoak, albateekikoak, berogailuak eta upelekikoak. ETC-entziklopedia   Añanako Gatz Harana, Wikipedia

Putzuak bi motatakoak dira: baratzen azpian kokatutakoak, albate-putzu deitutakoak eta begi-bistan dauden kanpoaldekoak ETC-entziklopedia   Gesaltza Añana, Wikipedia

2 iz eraikinetan eta baserrietan, nagusia ez den alboko atea.

Baina egongela barreneko albatearen ondoan gelditu zen, eskua brontzezko heldulekuan, eta ez zuen atea zabaldu eta jaitsi nahi izan. ETC-literatura, saiakera   Artemio Cruzen heriotza, Carlos Fuentes (Zuriñe Goti), Ibaizabal, 2002

Hantxe dago Seat 600a eramaten zuen tailerreko albateaETC-literatura, saiakera   Ileak uretan, Josu Penades , Alberdania, 2012

Beheitiko albatea aitatxiren biltegia izandakoarena da; gibelaldean ukuilua zegoen. ETC-literatura, saiakera   Haren zati bat, Josu Penades, Denonartean, 2017

-Egin zerbait -albate ondoko pikupetik erdi entzundako hura izan zen ordukoan bere sententzia. ETC-literatura, saiakera   Erresumaren ilunsentia, Mila Salterain, Txalaparta, 2014

Eztabaida entzuteko moduko distantziara ari zen Joseph, behiak jezten, argiontzi baten argitan, zeina zeremoniarik gabe kendu bainion, eta, goizean atzera bidaliko niola deiadar eginez, albate hurbilenera abiatu nintzen lasterka. ETC-literatura, saiakera   Gailur ekaiztsuak, Emily Brontë (Irene Aldasoro), Erein-Igela, 2017

Horren markoak irtengune laua du eta ateko albateak burdinazko iltze-multzo bat. ETC-entziklopedia   Salazar jauregia, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus