Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

albaran (corpusean ez dago; ETCn 139 agerraldi) iz salgai bat jaso dela egiaztatzeko agiria.

Prentsaurrekorako oharren eta lurrindegiko albaran batzuen artean aurkitu nuen. ETC-literatura, saiakera   Jenisjoplin, Uxue Alberdi, Susa, 2017

Albarana salerosketa batean eskatutako salgaiak zehaztu eta bezeroari helarazi zaizkiela egiaztatzen duen dokumentu agiri da. Salgaiak jasotzeko unean, albarana sinatu egin behar izaten du bezeroak. ETC-entziklopedia   Albaran, Wikipedia

Paperak, fakturak, albaranak dauzka pila batean. ETC-literatura, saiakera   Zoaz infernura, laztana, Anjel Lertxundi, Alberdania, 2008

Ateak itxi eta eman berri dioten karpetako paper gehienak gainetik irakurri ondoren, albaran itxurako paper sorta hori bat atera du eguzki-babesean dagoen arteka batetik. ETC-literatura, saiakera   Iragaitzaz -ilunbistan-, Pello Lizarralde, Erein, 2008

Arretaz jantzi zuen laneko uniformea eta kontuz errepasatu arratsalde hartarako prestaturiko albaranak, kontrolen bat suertatuta ere. ETC-literatura, saiakera   Vikingoen sorterrira, Xabier Mendiguren Elizegi, Elkar, 2010

Lana: lehenbizi tailer txiki hartako bulegoan, artean unibertsitatean hastekoa nintzela, albaranak, fakturak, kontuak, langileen larunbateroko paga kalkulatu eta prestatzen. ETC-literatura, saiakera   Argi-itzalen neurria, Xabier Artola, Elkar, 2011

Eta berak, leihatila jaitsita eta motorra abian, gutun-azala ez ahazteko gogoraraziko dizu (zigilatu beharreko albaran bat bazenu bezala eskuratuko dizu). ETC-literatura, saiakera   Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu, Sergi Pamies (Gerardo Markuleta), Txalaparta, 2011

Hasteko, albaranak jasotzen dira, eta han almazeneko arduradunak markatu ditu bai produktuak bai haiek jaso behar dituen bezeroaren datuak. ETC-literatura, saiakera   Ihesi doana eta gelditzen dena, Elena Ferrante (Miren Iriarte), Igela, 2016

Errezelaren bestaldean behar zuen Nerudak, bere estatuatik ihesi, te hostoz kargatuta zihoazen zamaontzien albaranak irakurtzen. ETC-prentsa   Berria, 2004-07-13

Monttek 2008an, fakturak, nominak, albaranak eta produktuen izenak euskaraz emateko helburua du. ETC-prentsa   Argia, 2008-06-08

Aldatu beharreko agirien artean, zenbait inprimaki mota izango dira, esaterako, albaranak, fakturak, nominak, eta abar. ETC-prentsa   Goienkaria, 2001-10-12

Sarrera-albarana jaulki behar da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007

MARIA LUISA mahaietako batean eserita dago eta paper batzuei begira ari da: albaranak, fakturak, benketxeetako agiriak... ETC-telebista   Norena da habia?, Goenkale, 2000

GAIZKA.- Ba..., hoa mesedez bodegara, ea honi dagokion albarana aurkitzen duan nonbait. ETC-telebista   Esan nahi eta ezin, Goenkale, 2001

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus