Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alaui (corpusean ez dago; ETCn 52 agerraldi) izond/iz alauismoaren jarraitzailea.

Presidentea alauia da -lehen nusairiak ziren, eta ez dute harremanik Marokoko erregearen sendiarekin-, eta Siriak dituen 24 milioi biztanleen %12 dira gutxi gorabehera gutxiengo horretakoak. ETC-literatura, saiakera   Ekialde Hurbila, Askoren artean, Elkar / Berria / Jakin, 2017

Saad Haririren ekintzaile sunitak ekintzaile alauien kontra borrokatu dira asteburuan Tripolin . ETC-prentsa   Berria, 2008-06-24

Gehienak, suniten eta Hezbolari lotutako alauien artekoak. ETC-prentsa   Berria, 2008-08-14

Kongresuak Mendebaldeko Saharako deskolonizazio prozesua amaitzeko egindako deia da, akaso, agintari alauien haserrea eragin duena, eta horregatik atera da azalpenak ematera Madril. ETC-prentsa   Berria, 2010-12-04

Hilketa harekin Anaia Musulmanek zuten indarra murriztu zuen Assadek, baina gehiengo sunitaren baitan gutxiengo alauiarekiko gorrotoa ere indartu zuen. ETC-prentsa   Berria, 2011-03-26

Siriako herritar gehienak sunitak dira, baina Al Assadtarrak eta erregimeneko kargudunak alauiak dira, xiiten adar bat, eta lagungarria izan zen hori Hezbolarekin harremana izateko. ETC-prentsa   Berria, 2011-04-30

Â"Geure auzoko alauiek tiro egiten ziguten. ETC-prentsa   Berria, 2011-06-01

Sirian gutxiengoa izan arren, alaui komunitate zabala bizi da Latakian, eta bertan jaioak dira Bashar al Assad eta haren aita Hafez al Assad ere. ETC-prentsa   Berria, 2011-08-17

"Siriak iraun nahi badu, lau eskualde autonomo eratu beharko dira: sunita arabiarra, kurdua, alauia eta druzoa", azaldu du Bave Sipan buruzagiak, Derikeko bere etxean. ETC-prentsa   Berria, 2012-09-04

XVIII. mendean alauiek eraikina zaharberritu zuten eta baita jauregi bat eraiki ere. ETC-entziklopedia   Udaiarren kasbah, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus