Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Linneo biologoak hamaika (11) oinarrizko zapore identifikatu zituen baina, gure ustez, sentsazio haietako batzuk (astringente edo lakarra, biskosoa, akuosoa, etc.) ez dira berez zapore, ukipenezko sentsazioak baizik. ETC-prentsa Berria, 2007-05-12
Ioi horrek ematen du 7tik beherako pH-a duten disoluzio akuosoen azidotasuna. ETC-zientzia, zuzenbidea Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008
Berriki, polimero akuosoz osatutako hozgarriak -urez eta polimero batez (eskuarki, poli (alkilenglikol) -ez edo PAGez) osatutako disoluzioak- garatu dira, uraren eta olioaren arteko tenplatze-abiadurak dituztenak. ETC-zientzia, zuzenbidea Materialen zientzia eta ingeniaritza, Askoren artean, EHU, 2011
Disoluzio amoniakal horietatik atmosferara doan NH3-aren emisioa haien kontzentrazioaren, tenperaturaren eta pH-aren funtzio da, baita ere hondar akuosoak edo iraizkinak daudeneko lurzoruaren aldameneko aire-geruzaren hezetasunaren eta NH3-aren kontzentrazioaren funtzio. ETC-zientzia, zuzenbidea Ingurugiroa: prozesuak eta kimika fisikoa, Juan E. Figueruelo / Martín Marino (Jacinto Iturbe), UEU, 2013
Sintesi-prozesu hori kloroplastoko estroman gertatzen da, hau da, tilakoideen inguruan dagoen gune akuosoan. ETC-zientzia, zuzenbidea Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014
Kontuan izan lehenengo erreakzioaren kasuan, substantzia akuosoak eta likido puruak ez direla gauza bera. ETC-zientzia, zuzenbidea Kimika orokorreko eskuliburua, Josu Lopez-Gazpio, UEU, 2015
Nabarmentzekoak dira fase akuosoan dauden itsasgarriak, inguruneko pH-a aldatuz aktibatu eta desaktibatu daitezkenak. ETC-zientzia, zuzenbidea Ikergazte-2017-Zientzia zehatzak eta Natur zientziak, Askoren artean, UEU, 2017
Emultsio bituminosoak egoera akuosoan kontserbatzen eta erabiltzen dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Errepide-ingeniaritza, Askoren artean, EHU/UPV, 2018
Azido fluorhidrikoa hidrogeno fluoruroaren soluzio akuosoa da, hidrogenoak eta fluorrak (HF) x eratutako konposatu kimiko biziki arriskutsua ETC-entziklopedia Azido fluorhidriko, Wikipedia
Azido hipoklorosozko gatz akuosoetara gehitzen badira (gatz horien adibide sodio hipokloritozko disoluzio zuritzaile komertzial bat), emaitzatzat lortuko den erreakzioa ezkerrera zuzendua egongo da eta kloro gasa ekoitziko da. ETC-entziklopedia Azido hipokloroso, Wikipedia
Azido hau oso sendoa da, izan ere, azido guztien artetik azidotasun konstante baxuena duena da eta hortaz, osorik disoziatzen da disoluzio akuosoan. ETC-entziklopedia Azido perkloriko, Wikipedia