Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Otsailaren 1a, hori zen biok gorriz markatuta genuen eguna, egun hartan agortzen baitzitzaidan amatasun baimena, edoskitzeagatik akumulatutako orduak eta baita urte osoko oporrak ere. ETC-literatura, saiakera Amek ez dute, Katixa Agirre, Elkar, 2018
Osagai indartsuak akumulatu ditu. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 151 zbk., , 2005 - azaroa-abendua
Tentsioa akumulatzen ari zitzaidan tai gabe. ETC-literatura, saiakera Gidariaren okerra, Gotzon Barandiaran, Susa, 2015
Soberakinak akumulatzeko pasio obsesiboa deuseztatu. ETC-literatura, saiakera Espedizioa: mendi ororen pisua, Juanra Madariaga, Txalaparta, 2015
3) Gibelean eta garunean kobrea progresiboki akumulatuz doa sagu eredu honetan. ETC-zientzia, zuzenbidea Ikergazte-2019. Osasun zientziak, Askoren artean, UEU, 2019
Are gehiago, garai batean akumulatu zuen kapital sinbolikoak birbalorizazio-prozesu bat izan du, hainbestekoa non gaurko sisteman erabat zentral bihurtu baita idazlea, J. ETC-zientzia, zuzenbidea Azken aldiko euskal narratiba, Kirmen Uribe (arg.), UEU, 2001
Produktu mediatuak ez du berehala eragiten hartzailearen portaeran, eragin hori epe luzekoa da, alegia, zelanbait esatearren, hartzailearen burmuinean, mezuaren iraunkortasunagatik, mezuaren jarraikortasunagatik, akumulatu egiten dira estimulu desberdinak, zeintzuek azkenean jarrera-aldaketa lortzen baitute. ETC-zientzia, zuzenbidea Kultura-aniztasuna eta gizarte-komunikazioa, Jose Inazio Basterretxea, UEU, 2002
Egia esan bi logikak agintzen dute kulturan: logika industrial-kapitalistaren arabera, kultura ondarea da, akumulatu ahal den kapital bat, eta logika informazionalaren arabera, kultura bizi-praktiketan topatzen dugun alderdi sinbolikoa da66. ETC-zientzia, zuzenbidea Euskal Herria ardatz: Kultura - Identitatea - Boterea, Eugenio Arraiza, Joxe Manuel Odriozola, Eduardo Apodaka , UEU, 2007
Abiaduraz gain, teknika horrek badu beste abantaila bat ere: espektro berean pultsu anitz akumulatuta, sentsibilitate askoz handiagoa lor daiteke, eta hori oso baliagarria gertatzen da lagin kantitate txikia dugunean eskura. ETC-zientzia, zuzenbidea Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008
Hauetako gehienak exozitosi bidez zelulatik kanporatzen dira baina gutxi batzuk zitosolean gelditzen dira eta zelula zahartu ahala akumulatzen joaten dira. ETC-entziklopedia Lisosoma, Wikipedia
Akumulazioa: Sistema fisikoaren barruan akumulatuz edo bilduz doan materia kantitatea. ETC-entziklopedia Materia balantze, Wikipedia
Hainbat herrialdek moluskuen inportazioak erregulatzen dituzte muluskuek gorputzetan akumulaturiko toxinek duten arriskua dela eta. ETC-entziklopedia Molusku, Wikipedia
Harearen modulu granulometrikoa baheetan gelditzen diren portzentaje akumulatuen batuketaren ehunena da, 80; 40; 20; 10; 5; 2,5; 1,25; 0,63; 0,32 eta 0,16 mm-ko baheetatik igarotzean. ETC-zientzia, zuzenbidea Eraikuntzako materialak, Nuria Monasterio, UEU, 2009
Bi neurketen batez bestekoarekin urteko akumulatua ere argitara ematen du CIESek. ETC-zientzia, zuzenbidea Euskararen biziberritzea, Askoren artean, UEU, 2017
Hamar minutu pasatzen utzi zituen, autoan, motorrik piztu gabe, bildutako paperak ordenatzen, autoaren irratia piztuta eta tarteka parabrisa garbitzaileei eraginez, ur tanta akumulatuak baztertzearren. ETC-literatura, saiakera Gure Gauzak SA, Ur Apalategi, Utriusque Vasconiae, 2004