Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arrotza bidali nahiz, ordea, akuilukadak jasotzen zituen muturtxo minberatuan. ETC-literatura, saiakera Bizien gaubeilan, J.M. Olaizola "Txiliku", Elkar, 2011
Madvigek barre egin, eta burua altxatu zuen: -Akuilukada jasateko gauza bahaiz. ETC-literatura, saiakera Kristalezko giltza, Dashiell Hammett (Xabier Olarra / Esti Lizaso), Igela, 2014
Azken birako txilin-hotsak, akuilukada eman zien milia erdiko itzulian ziharduten txirrindulariei. ETC-literatura, saiakera Ulises, James Joyce (Xabier Olarra), Igela, 2015
Zalantzarik gabe, bere ohiko modu itsumustukoan ziharduen, gero ahultzen eta deuseztatzen zen bat-bateko jakin-minaren akuilukadak bultzatuta. ETC-literatura, saiakera Ume galduaren historia, Elena Ferrante (Fernando Rey), Igela, 2016
Momentuko akuilukadaren arabera egiten ditut gauzak. ETC-literatura, saiakera Roger Ackroyden hilketa, Agatha Christie (Ainhoa Eder), Igela, 2004
Ikuskera honek, Pombal-en Lisboatik Katarina-ren Petersburgora, aitortu beharra dago akuilukada egundokoa eman diola gizarte europarraren eraldaketari. ETC-literatura, saiakera Volksgeist - Herri gogoa. Ilustraziotik nazismora, Joxe Azurmendi, Elkar, 2007
Horrek ez du, inolaz ere, esan nahi horrelako kolpe latzak, horrelako akuilukadak behar (eta eskatu egiten) ditugunik. ETC-prentsa Berria, 2003-06-26
Inauterietako kopla, zirri eta akuilukaden usainak etorri behar izan du eguraldia, azkenaldiko zurikeriak utzita, benetako neguz mozorro dadin. ETC-prentsa Argia, 2001-03-11
Gerra batek eragiten duen larrialdiaren akuilukadaz, modak ere aldatu ziren, janzkien merkeagotze eta gehiago iraute aldera. ETC-prentsa Argia, 2007-07-29
Hotzaren akuilukada hori gabe, jai du azaren loreak. ETC-prentsa Argia, 2016-04-10
Bi akuilukada izan dira ukuilutik atera nautenak: azken mohikanoaren konplexuak. ETC-zientzia, zuzenbidea Softwarearen ingeniaritza: I. atala. Softwarearen garapenaren zenbait arlo, Jose Ramon Zubizarreta, UEU, 2006
BEZEROEK ez dute lehenengotik kanporako bidea hartuko. Eta PRESENek beste akuilukadaren bat bota beharko die. ETC-telebista Santu-santak errepidean, Goenkale, 2003
Jendea hirietara bizitzera bultzatzeko beste akuilukada bat izan zen hura. ETC-entziklopedia Viktoriar Aroa, Wikipedia