Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aktuario (corpusean ez dago; ETCn 31 agerraldi) iz aseguru etxe bateko aholkularia; epaile baten erabakiez fede ematen duen pertsona.

Banako bakoitzak "bizi-itxaropen" jakin bat du, eta aktuario batek zenbatekoa den kalkula dezake, errore-probabilitate jakin batekin. ETC-literatura, saiakera   Gene berekoia, Richard Dawkins (Eider Carton), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Eta hark bazuen experienzia gisa hartako abereekin eta haragitako aretzeekin, bildots gizenekin eta ahari bilotsuekin, zenbait urtez izana baitzen aktuario Joseph Cuffe jaunarendako. ETC-literatura, saiakera   Ulises, James Joyce (Xabier Olarra), Igela, 2015

Aseguru-etxeetan aktuario izeneko langileak dituzte. ETC-prentsa   Argia, 2007-12-02

Banaketak behin betiko onetsi ondoren, interesdun bakoitzari emango zaizkio banaketan adjudikatu zaiona eta jabetza-tituluak; aurretiaz, aktuarioak jabetza-tituluetan ezarriko ditu adjudikazioaren ohar adierazgarriak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Prozedura Zibilaren Legearen zuzenketa, , IVAP/IZO, 2001

Banaketak behin betiko onetsi ondoren, interesdun bakoitzari emango zaizkio banaketan adjudikatu zaiona eta jabetza-tituluak; aurretiaz, aktuarioak jabetza-tituluetan ezarriko ditu adjudikazioaren ohar adierazgarriak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Prozedura Zibilaren Legea, (Aiora Aristondo, Alberto Atxabal, Ana Otadui, Arantza Libano, Anjel Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia, Javier Arrieta), Deustuko Unibertsitatea, 2004

Legeak eskatutakoaren arabera taxututako ikuskapen-aktak froga-balioa izango du, akta egitea eragin duten eta aktuarioak pertsonalki egiaztatu dituen egintzena, non eta ez den kontrakoa egiaztatzen. ETC-zientzia, zuzenbidea   Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako Legea, , Eusko Legebiltzarra, 2008

Hala ere, beste mota bateko auditoretzak ere burutzen dira, besteak beste, adituaren txostena, enpresa aseguratzaileen ezbeharreko likidezia eta aktuario kalkuluak. ETC-entziklopedia   Kontulari publiko, Wikipedia

Lanbidez aktuarioa, EAJren zerrendetan Espainiako Diputatuen Kongresuan egon zen. ETC-entziklopedia   Ricardo Ansotegi, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus