Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aktinio (corpusean ez dago; ETCn 47 agerraldi) iz aktinidoen saileko metal erradioaktiboa (Ac; at. z. 89).

Aktinioa elementu kimiko bat da, Ac ikurra eta 89 zenbaki atomikoa dituena. ETC-entziklopedia   Aktinio, Wikipedia

1903an ohartu zen hiru elementu erradioaktibok (aktinio, torio X eta mesotorio I) taula periodikoan erradioaren leku bera zutela, eta, hala, isotopiaren fenomenoa aurkitu zuen. ETC-entziklopedia   Frederick Soddy, Wikipedia

1939an, Pereyk frantzio elementua aurkitu zuen, aktinioa zeukaten lantano laginak purifikatzerakoan. ETC-entziklopedia   Marguerite Perey, Wikipedia

Azkenik, elementu hori aurkitu zuen: aktinioaETC-literatura, saiakera   Madame Curie, Ève Curie (Irati Bereau), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

-Begira, motel -entzun zion Kontsulak bere buruari esaten-, aurkari Franco edo Hitler edukitzea kontu bat da, baina kontrakoak badira Aktinioa, Berilioa, Disprosioa, Niobioa, Paladioa, Praseodimioa... ETC-literatura, saiakera   Sumendiaren azpian, Malcolm Lowry (Karlos del Olmo), Elkar, 2008

Atomo bat beste batean erradioaktiboki desintegratzeko prozesuan sortutako "erradioelementu" haiek zituzten izenek berek adierazten zuten zer-nolako ziurgabetasun eta nahasmen zegoen haiei erresuma atomikoan benetan zegokien tokiaz: uranio X, aktinio B, torio C. ETC-literatura, saiakera   Quantum, Manjit Kumar (Iñaki Iñurrieta), Elhuyar, 2011

Jo daiteke laugarren trantsizio-seriea orain hasten dela, 6d azpimaila betetzen hastearekin batera; beraz, aktinioa (Ac) 6d azpimailan elektroi bat duela ageri da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Egitura atomikoa eta lotura kimikoa, Askoren artean, EHU, 2009

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus