Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aktibotasun (corpusean ez dago; ETCn 105 agerraldi) iz aktibo izatearen nolakotasuna.

Ikasleen pasibotasunaren ordez, aktibotasuna bultzatzen zen, eta buruz ikasi beharrekoen ordez, hau da, errepikapenean oinarritu beharrean, ezaguerak esperientziaren bidez barneratzen ziren. ETC-literatura, saiakera   Auzolanaren kultura, Jasone Mitxeltorena, Txalaparta, 2011

Baina urte batzuetan ez du izan aktibotasun ideologikorik, ez da aritu begiratuak ekoizten, ez da aritu etorkizunean bere ikuspegia nagusiarazteko konspiratzen. ETC-literatura, saiakera   Hiztunpolisa, Jon Sarasua, Pamiela, 2013

Edozelan, momentua eta akzioaren pasibotasun edo aktibotasuna gorabehera, beste guztiak berdin egingo luke bere bidea. ETC-literatura, saiakera   Erreka haizea, Sonia González, Susa, 2018

Haien oposizioa ez da, hala esan izan bada ere, aktibotasun baten eta pasibotasun baten artekoa: obuluaren nukleoa aktiboa da, eta, gainera, enbrioiaren garapena prozesu bizi bat da, eta ez bilakabide mekaniko bat. ETC-literatura, saiakera   Bigarren sexua, Simone de Beauvoir (Irene Arrarats Lizeaga), Jakin / Elkar, 2019

Horrelako ahaleginek gizarte zein pertsonen irekiera, aktibotasun intelektuala eta egiazaletasuna ahalbideratuko dute eta guzti hori zientziari hain berezkoa zaion bilaketaren oparotasunaz. ETC-prentsa   Berria, 2005-09-13

Edo aktibotasun geldia da gertatzen ari dena? Ez dakit, nahasita nago, baina horra bake prozesua ezinezkoa den zerbaiten ohol-gainean, gelditasunaren eta mugimenduaren arteko orekari eutsiz. ETC-prentsa   Berria, 2006-12-21

Horietan baliatu ohi den hipotesiaren arabera, odol berokotzat jotzen diren herrialdeetan (espainiarrak, italiarrak...) hitzekin aktibotasun handiagoa erakusteko joera dago. ETC-prentsa   Berria, 2014-01-09

Lekukotza eman zuten ertzain guztiek azpimarratu zuten aktibotasun hori. ETC-prentsa   Berria, 2015-09-17

Aktibotasuna dago, zu prest zaudelako ibilbide hori egiteko, jakin behar duzu hala ere, ez dakizula ibilbide horrek noraino eramango zaituen. ETC-prentsa   Argia, 2016-10-02

Dena dela, kopuru hori "pertsona horien aktibotasun tasa baxuak baldintzatuta" dagoela azaldu dute, kontuan hartuta "elbarritasunen bat duten 25.000 pertsonatatik soilik 10.000" daudela aktibo eta lan bila: hau da, %41. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2013-12-06

Esaterako, hiriguneetan bizi diren emakumeek baino aktibotasun tasa apalagoa eta errenta txikiagoak dituzte landa eremuko emakumeek. ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2018-05-25

Kasu honetan, aktibotasun-pasibotasuna lotuta doa desirarekin eta horren inguruko hausnarketa interesgarriak azaltzen zaizkigu Meaberen poemetan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Gorputza eta generoa, Gema Lasarte / Amaia Alvarez Uria, UEU, 2014

Gainera, erakargarritasuna eta aktibotasuna lortzeko, ziur asko, gai serioak eta gai ludikoak uztartu beharko dira, eta gai orokorrak espezializatuekin partekatu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Euskararen biziberritzea, Askoren artean, UEU, 2017

ezaugarriak eta islak aurkitzea: ezaugarri fisikoak, aktibotasuna eta pasibotasuna, etxeko lanen banaketa eta kolore urdinaren eta arrosaren presentzia aztertzea. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2017. Gizarte-zientziak eta Zuzenbidea, Askoren artean, UEU, 2017

Mugimenduak pertsonek osatzen dituzte eta esan genezake pertsona horien deskribatzaile nagusia aktibotasuna dela; eragilearen dinamiketan ez ezik, bestelako eremu (lantoki, hezkuntza... ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2019. Gizarte zientziak eta Zuzenbidea, Askoren artean, UEU, 2019

Magnesio kopuru handiegia badu organismo batek, kanal gehiago itxiko eta blokeatuko dira, horrela, nerbioari aktibotasuna murriztuko zaio. ETC-entziklopedia   Magnesioa biologian, Wikipedia

Osagai aktibo baten aktibotasuna, motaren arabera aldatzen da, baina beti dago hartutako kopuruarekin lotua. ETC-entziklopedia   Osagai aktibo, Wikipedia

Urte batzuk geroago, politikan sartu zenean, biziraule eta langile sutsu gisa irudikatu zuen ama, eta norbanakoak eduki ditzakeen bertute nagusiak umiltasuna, apaltasuna, onestasuna eta aktibotasuna direla irakatsi zion pertsona izan zela aitortu zuen. ETC-entziklopedia   Tarja Halonen, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus