Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zurrut egin duzu Diana ahaztaraziaren akorduan. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 141. orr.
Baina ez: neure etxetik 500 metrora baldin badut ere, bertako osaba-izebekin harreman jator eta atsegina izan arren, nik ez dut inoiz baserrirako joerarik izan, beti izan naiz kale-ume eta kalezale, neure akorduan. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 16. orr.
"Hona aukera!", esan nuen nire artean, gehienak Torrontegi hotelean biltzen zirela akorduan. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 78. orr.
Lore lurrin astun hura gelditu zitzaion akorduan betirako, loreen eztitasun betegarria zen heriotza. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 244. orr.
Uholdeak sarritan beren azioak egiteaz gainera, ekaitz eta tximist-oinaztuen kronikak dira maiatzaren akorduan destakatzen direnak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 189. orr.