Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Benzonen arabera, parte-hartzaileak euren hotsak eta mugimenduak besteenekin sinkronizatzen dituztenean sortzen da "akoplamendua"; antzeko emozio-egoeretan sartzen dira, eta ondorioz, baten eta bestearen nerbio-egoerak sintonizatu egiten dira. ETC-literatura, saiakera Neanderthal kantariak, Steven Mithen (Iraia Yetano), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008
Akoplamendua tristea izan da. ETC-literatura, saiakera Ihes lerroak, Xabier Altube, Erein, 2009
Eukaliptodiak atzean gelditu dozak, ibar zabalean baserri zuriak eta landa berdeak agertu dozak, eta abadea prekauzinoren batek jo jok, zorionez, akoplamenduzko itxura orotatik jaregiteko. ETC-literatura, saiakera Olatu bat kuartelen gainetik, Xabier Amuriza, Lanku, 2009
Kultura batetik bestera egindako bidaian ez da harritzeko jatorrizko hizkuntzaren hainbat gorabehera eta xehetasun bidean galdu izana, ez da harritzeko etxeko hizkuntza bihurritu behar izana ere bi hizkuntzen arteko akoplamendua lortzeko, puzzle erraldoi bateko hainbat fitxa ondo akoplatzen ez diren bezala gaizki moztuta daudelako, edo gastatuta, edo lizunak hartuta, edo kolorea ahulduta. ETC-literatura, saiakera Itzuliz usu begiak, Anjel Lertxundi, Alberdania, 2019
Ingalaterrako egitura historikoak ziurtatzen omen zituen segurtasuna eta askatasuna soilik izan daitezke adaptazio eta akoplamenduen prozesu historiko baten ondorio, ez dena ematen borondate sortzaile arrazionalista baten diseinua aplikatuz. ETC-literatura, saiakera Pentsamendu ilustratua - idazlan hautatuak I, D´Alembert, Diderot eta Priestley (Haritz Monreal), Pentsamenduaren Klasikoak, 2004
Biarritzeko instalazioetan, osagai aeronautikoak ekoizten ditu eta ekipamenduak errebisatzen, baina, horrez gainera, hegazkinen fuselajeen akoplamenduak eta haien osagai batzuen muntadurak ere egiten ditu. ETC-prentsa Argia, 2005-11-27
Hormonak geruza sakonetara migratzen du, horietan melanozito-estimulatzailearen (MSHaren) eta melanozitoen mintzaren arteko akoplamendua sortzean, melanozitoak melanina produzitzen hasten dira, azala beltzaranduz ultramoreen erasotik babesteko. ETC-prentsa Argia, 2007-04-22
Akoplamendu horretarako, herritarren eta tokiko administrazioaren erlaziozko topaketa horretarako, baldintza batzuk -fisikoak eta jokaerazkoak- ezinbestekoak dira, kultura politikoari dagokionez. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 53 zbk., , UEU, 2005 - apirila-ekaina
Neurketa-buru zilindriko bat dute, erabat lehorra, akoplamendu magnetiko batez eta engranaje bidezko kontagailu batez hornitua. ETC-zientzia, zuzenbidea Eraikinetako instalazioen kalkuluak eta oinarrizko arauak, Askoren artean, EHU, 2008
Kinadaren eta jariatzearen arteko akoplamenduaren gertaera nagusiak adierazi dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008
Oro har, bi uhin-mota horien arteko akoplamendua mekanismo konplexuen bidez lortu behar da. ETC-zientzia, zuzenbidea Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 1, Askoren artean, EHU, 2012
Egungo korronte alternoko potentzia-sareak aldatzen ari dira, sorgailuen arteko akoplamendua DC izan dadin. ETC-zientzia, zuzenbidea Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 2, Askoren artean, EHU, 2012
Haiek berak, edo beste objektu batekin duten akoplamenduak, deforma daitezke neurri batean. ETC-zientzia, zuzenbidea Automatismoak eta kontrola, Askoren artean, Elhuyar / UEU, 2014
T3 eta T4 hormonak tirosina iodatuta dauden bi molekulen akoplamendu oxidatiboz sortzen dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Giza histologia medikoa, Iker Badiola / Edurne Alonso, UPV/EHU / UEU, 2018
Sexu biak elkartuz gero, akoplamendua anplexu lunbarrez burutzen da, arrak emea gerriaren ingurutik heltzen du aurreko hankekin, eta ez galtzarbeen ingurutik. ETC-entziklopedia Apo pikart, Wikipedia
Beheko eskemak zarataren iturria (igorlea), akoplamendu-modu ezberdinak eta biktima (hartzailea) erakusten ditu. ETC-entziklopedia Bateragarritasun elektromagnetiko, Wikipedia
Harilketen akoplamendu magnetikoa perfektutzat hartzen baldin badugu, ondorioztatzen da, tentsioen arteko erlazioa harilkatuen espiretako kopuruaren arteko erlazioarekin alderantziz proportzionala dela. ETC-entziklopedia Transformadore, Wikipedia