Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zuen unerik galdu nahi neska bere besoetan izan gabe, baina neskak lorea erakutsi nahi zion, eta "Aklimatazio Lorategia" izeneko leku batera joan ziren. ETC-literatura, saiakera Egunsentiko argia, Toti Martinez de Lezea (Koro Navarro), Erein, 2014
Nyalamen, aklimatazioaren prozesuari dedikaturikoekin batera eman beharreko orduak eztitzeko, ingurutik gabiltza alderrai, budisten monasterioak ikusten eta jendearekiko harremanak, hala edo nola, estutzen, estutzerik baldin badago. ETC-literatura, saiakera Espedizioa: mendi ororen pisua, Juanra Madariaga, Txalaparta, 2015
Behin Salt Lake Cityra iritsita -astelehenean ailegatu zen- ordutegi aldaketara moldatu, aklimatazio egokia egin eta gorputza egoera aproposenean jartzea espero dut. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-02-06
Uztailean Gashebrum I eta II, bi zortzimilako horiek igo ondoren, altuerako aklimatazio askoz hobea zuen Oiarzabalek Ibañezek baino, eta abagadunea izan duen orduko, bere erronka ase du. ETC-prentsa Berria, 2003-09-24
Oinarrizko kanpamendura iritsi berriak dirudite eta altuerarekin aklimatazio arazoak dituzte. ETC-prentsa Berria, 2005-05-07
Aklimatazioa burutzeko prozesuan, bigarren kanpalekura igo ziren atzo Lasa eta Kortabitarte. ETC-prentsa Berria, 2008-05-09
Garaiera handietara joan aurretik hipoxiako estimulu batzuk jasoz gero aklimatazioa azkarragoa da. ETC-prentsa Berria, 2008-06-20
Berriki euren espedizioak amaitu dituzten mendizaleak bildu ditu Bogomolovek, aklimatazio arazorik izan ez dezaten. ETC-prentsa Berria, 2008-05-22
Ikergaiak estomen funtzioak, argi urdinarekiko erantzunen sentikortasun-transdukzioa eta labore-uzta handitzearekin lotutako estoma-aklimatazioen ikerketa izan dira, besteak beste. ETC-zientzia, zuzenbidea Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014
Aste bateko aklimatazio epe baten ondoren, jatorri komertzialeko 175 magurio aukeratu ziren talde esperimental bakoitzerako, hauek kontrol taldea, CdL taldea (0,25ppm kadmiora esposatuak) eta CdH taldea (1ppm kadmiora esposatuak) izanik. ETC-zientzia, zuzenbidea Ikergazte-2017-Zientzia zehatzak eta Natur zientziak, Askoren artean, UEU, 2017
XABIER.- Aklimatazioa! A zer kopeta duzuen! Besteok oporrak bukatu, eta lehenengo egunetik jo eta ke aritu behar izaten dugu. ETC-telebista Xantiman!, Goenkale, 2001
Ondo prestatuta ere, aklimatazio aldiaren ostean bi-hiru egun behar dira igoera burutzeko; gauak kanpaina-dendetan ematen dira eta egokiena udan joatea da. ETC-entziklopedia Bazardüzü, Wikipedia
Kultibatutako landareek negutegietan aklimatazio bat jasaten dute ondoren landara transferituak izateko, bigarren aklimatazio bat lortzeko. ETC-entziklopedia In vitro, Wikipedia