Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ajustatu, ajusta, ajustatzen (corpusean ez dago; ETCn 40 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian doitu, aurrindu, egokitu eta ahokatu ageri dira) _etc_ 1 du ad doitu, egokitu.

Arras bertikaleko bizkarrekoa inkomodoa da; ideala, atzeranzko angulo leunki okertua izaten da, nahiago pixka bat kurbaturik, bizkarrezurrari ajustatzeko ongi. ETC-literatura, saiakera   Gauzen presentzia, Pablo Sastre, Elkar, 2007

Marinak bazekien Tomeu ere estandar horretara ajustatzen zela, baina horretatik beste emakume batekin ibili zela pentsatzera alde handia zegoen. ETC-literatura, saiakera   Marina Suredaren amets urratuak, Joxe Belmonte, Erein, 2009

Eibartik etortzen zen materiala eta hemen ajustatu eta akabatu. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 167 zbk., , 2008 - uztaila-abuztua

Horregatik, kokatu aditzak, funtsean, kokaratu esan nahi ote duen nago, hau da, zernahi gauza konbexo gogor, bere kokagune konkabo gogorrean doitzea, sartzea, asentatzea, ajustatzea... ETC-literatura, saiakera   Saski bete intxaur, Patziku Perurena, Alberdania, 2012

Tekniko batek konpondu zuen arazoa, baina sokak berak afinazioa segituan galtzen zuelarik, Zimermanek ajustatu behar izan zuen sonatako mugimenduen artean. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-05-05

Laster, gidatzen dugun bitartean uneoro irratiaren diala ajustatu behar izatea iraganeko kontua bihurtuko da irrati mota berriei esker. ETC-prentsa   Argia, 2000-10-22

Egunero ibili behar duzu zure ideia nagusia ajustatzen, moldatzen, egokitzen, zuzentzen. ETC-prentsa   Argia, 2010-10-10

Argindarraren faktura ahalik eta ondoen ajustaturik izateko, hainbat datu ezagutu behar dira, eta garrantzitsua da ere etxeetara joaten diren komertzialen aurrean nola jokatu behar den jakitea. ETC-prentsa   Berria, 2015-10-31

Polita izaten da ikustea nola tailerrean parte hartzen dutenek elkarri azaltzen dioten zer egin gurpila zulatuz gero, adibidez, edo frenoak nola ajustatuETC-prentsa   Goienkaria, 2013-05-17

Udan sartuko naiz ni laborategian, koloreak eta horrelakoak ajustatzeko helburuarekin. ETC-prentsa   Goienkaria, 2014-03-21

Hau da, behin onartu baldin bada badaudela gutxienez erlatiboak ez diren printzipio moral batzuk, gure praktika eta moduak molde lokaletara ajustatzea moralki bideragarria litzateke. ETC-zientzia, zuzenbidea   Erlatibismoaren egiak, Andoni Olariaga Azkarate, UEU, 2019

Sintrom-dosia sarri ajustatu behar da, eta, horretarako, sarri egin behar dira kontrolak. ETC-entziklopedia   Azenokumarol, Wikipedia

Horrela, kontrol-sistemaren errore-seinalea une bakoitzean ajustatzen den balioaren menpe geratzen da soilik. ETC-entziklopedia   Serbomotor, Wikipedia

Ispilua ajustatu egin behar da irudi erreala eta isla jarraipen bat izan arte. ETC-entziklopedia   Sestante, Wikipedia

2 (era burutua izenondo gisa)

Sentitzen ari naizena nahiko ajustatua dela uste dut. ETC-literatura, saiakera   Euli-giro, Uxue Alberdi, Susa, 2013

Lore txikiz betetako alkandoraren gainetik belusezko txaketa morea zeraman, galtza ajustatu beige batzuekin ondo bat eginda, larruzko bota sendo batzuk errematatuta. ETC-literatura, saiakera   Ordu bietan frontoian, Jokin Ansorena, Alberdania, 2010

Horregatik hain zuzen, berrargitalpen ugari izateak ez du nahitaez tirada handia adierazten, ajustatua baizik. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 120 zbk., , 2000 - iraila-urria

Gehiegizko gorputz gantza OR ajustatuak=1,77; %95 KB, 1,05-3,01; P=0,034; nutrizioarekiko jarrerak OR ajustatuak=1,13; %95 KB, 1,05-1,21; P=0,001. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2017-Osasun zientziak, Askoren artean, UEU, 2017

Dena den, Londres ere ez zen atzean geratzen, baina horretarako kreditu eta maileguetan prezio ajustatuak eskaini behar izan zituen. ETC-entziklopedia   Urre-patroi, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus