Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aizolbe (corpusean ez dago; ETCn 29 agerraldi) iz haizeak jotzen ez duen tokia; aterpea.

Gela bakarreko apartamentuaren aizolbean, auzoko lauzpabost biztanle biltzen ziren. ETC-literatura, saiakera   Ezer gabe hobe, Itxaro Borda, Susa, 2009

Beren apartamendu txarrak ezin bortxatuzko gerizatzat zeuzkaten, izan Parisen, izan Meaux-n berean, izan ondoko herrixka batean, beren lantoki erotzailetik zenbait orenez aizolbean atxikitzen balituzte bezala. ETC-literatura, saiakera   Biribilgune, Katixa Dolhare-Zaldunbide, Elkar, 2014

Pertsonaiak solaskide absenteei, ahots isilduei, mututuei, gorputz sarraskituei, herriaren historia zeharkatzen duten masa ala emakume diren besteei mintzo dira orokorrean, pijama soilaz jantzi nor bakun baten aizolbetik. ETC-zientzia, zuzenbidea   Oroimenaren lekuak eta lekukoak, Askoren artean, EHU/UPV, 2016

Ume berantiarrari esker -berezkoa, medikalki ernaldua ala adoptatua- emazteak naturala zaion gizonaren aizolbea berreskuratuko duke. ETC-prentsa   Berria, 2010-01-26

Denen gostukoa date segur aski Nafarroako hiri-buruko desordenatuen aizolbeaETC-prentsa   Berria, 2010-11-28

Lamartine eta Alphonse Daudet poeten aizolbean ospetsu bihurtu zen Parisen Mistral. ETC-prentsa   Berria, 2014-03-23

Haritzen erdian aizolbetu lau etxe dira eta aspalditik konpontzen ari diren XII-XIII.eko baseliza bat, egundainokoan liliztatua den hilerri distiratsuaz setiatua. ETC-prentsa   Argia, 2014-09-07

Beti egiten dugu zedrozkoa edo 1.200 metrotan motel eta aizolbean hazi den pinuzkoa, zeren eta beraien urteek osatu geruza horiek bigunak badira ere, artekak gogorrak dira. ETC-prentsa   Berria, 2019-02-14

Mendiaren basak inguratzen duen artzainaren aizolbea da. ETC-prentsa   Berria, 2019-06-29

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus