Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Badiat lagun bat, hor aitzintxeago bizi dena, eta han idortuko haiz kanpotik. ETC-literatura, saiakera Txokolazteko dinamita, Mikel Taberna, Susa, 2001
Aitzintxeago zihoazen lau bidaiari presatuek bazterrarazi eta bota zuten erromes gaskoia. ETC-literatura, saiakera Beñat Dardo, Joxan Oiz, Susa, 2006
Aitzintxeago esan legez, Jainkoaren eta lurraren urruntasun platonikoa ia sakrilegoki apurtzen da: Jainkoa -hilda- lur bihurtzen da eta lurtarrak zerurantz doaz. ETC-literatura, saiakera Azken egunak Gandiagarekin, Joxe Azurmendi, Elkar, 2009
Aitzintxe aipaturiko Urkulluk Raxoiri eginiko bisitan bere konfiantza agertu zuen jeltzaleak: ETC-literatura, saiakera Independentziaren paperak, Pako Aristi, Erein, 2012
Aitzintxe bere kideekin hitz egiten zuen hizkuntzak ez dio jadanik balio. ETC-literatura, saiakera Euskararen isobarak, Pako Aristi, Erein, 2014
Ernatu eta begiak zabaldu zituenean, aita eta biok zutitu eta ilundu aitzintxe Ezkaban beheiti etxerako bidea hartu genuen. ETC-literatura, saiakera Ehiztariaren isilaldia, Luis Garde, Pamiela, 2015
Eta aratseko 8ak aitzintxean, hara Andoni Egaña laugarren xapela buruan, Manuel Uztapideren marka hausten zuela, jende guzia xutik, txaloen burrusta ezin agortu batek Zarauzko maixua zuela agurtzen. ETC-prentsa Herria, 2005-12-22
Meza bururatu aitzintxean komuniante horietan zen Daniel Lagrenadek gure elizako organo handia hartu dauku eta 10 bat minutaz organo hori biziki ederki burrunbatu du. ETC-prentsa Herria, 2011-06-23
Gertaeren narratiba arloan harrigarria da ematen ari den mezu trukaketa, aitzintxe etsaiak zirenen teorien nahasmena, elkar ulertzeko saioak, ikuspegi oso ezberdinen batuketa leuna, denontzat balioko duen kontakizun bat eskuratuko duena, agian. ETC-prentsa Berria, 2011-08-07
ETAk dimititu aitzintxe Floren Aoizek estatu espainolaren diagnosi zorrotza egin zuen artikulu batean: Â"Espainiak hondamendira garamatza eta, estaturik gabe, ezin dugu gure bidea hartu. ETC-prentsa Berria, 2011-11-06