Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aitortegi (corpusean ez dago; ETCn 13 agerraldi) iz elizetan, bekatuen aitorpena egiteko lekua. ik aitorleku.

Ustekabeak zakarrontzira bota nahi ditu, bekatariak aitortegian bekatuak goitikatzen dituen eran, bizimodu berri bat hasiko duela sinetsirik une batez. ETC-literatura, saiakera   Istripuak, Agustin Arrieta Urtizberea, Alberdania, 2008

Izena Serafin, izana ez: gezurti, parte txarreko, malapartatu deitu zidan; ez zitzaion aski iruditu, nonbait, eta aitortegitik atera eta negar-malkoak atera zizkidan kaskarreko bat eman zidan hatz-koskoez. ETC-literatura, saiakera   Zaindari ikusezina, Dolores Redondo (Josu Zabaleta), Erein, 2013

-Hobe honela -erantzun dit Delgadok, aitortegiaren barrutik-, zenbat eta diskretuago jokatu, hobe. ETC-literatura, saiakera   Arrutiren banda, Jon Arretxe, Erein, 2017

Istantean, Joxe bere gordelekutik irten, emakumearen ondotik igaro, eta aitortegira sartzen da. ETC-literatura, saiakera   Pentaedroa, Txema Garcia-Viana, Elkar, 2019

Izatez, ez genuen edukazio sexualik izan, ez bada gure bizitzako zirrikitu guztietara barreiatzen zen aitortegietako beldur luze beltzak emana. ETC-prentsa   Berria, 2011-01-13

Lehenean gaude, aitortegitik aitortegira kontseilu eske ibiltzen ginan garaian bezelaxe. ETC-prentsa   Argia, 2002-11-10

.... Izatez, ez genuen edukazio sexualik izan, ez bada gure bizitzako zirrikitu guztietara barreiatzen zen aitortegietako beldur luze beltzak emana. ETC-prentsa   Goienkaria, 2011-01-14

DON LUIS aitortegian sartuta dago. Burua ukitzen ari da. ETC-telebista   Susmagarria zara, Goenkale, 2004

Kideekin batzartu ohi da banan banan, "aitortegia" deritzon prozesuan, non estatu-buru bakoitzak gai zehatz bati buruzko galdeketari erantzuten dion eta informazio berezia "aitortzen". ETC-entziklopedia   Europar Kontseilua, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus