Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

airez 1 adlag hegan; hegazkinen bitartez.

-Hala ere faxistek airez gupida barik bonbardatzen segitu zuten.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 54. orr.

Jugoslavia airez bonbardatu zuten herrialdeak, ez ziren inoiz gerran egon.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 12. orr.

Horrek bertan behera uzten zituen erabat kuartel jenerala airez erasotzeko aukera oro.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 59. orr.

Zaldiak bertatik igo zitezkeen, eta baita gurdiak astiro arrastaka eraman ere; baina etsairik bertaratzea ezinezkoa zen, airez izan ezean behintzat.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 75. orr.

2 adlag pilotan, airetik.

Xalak tanto eder batzu egin ditu airez eta moztera baina hutsak ere.  Herria   2003-02-27

Burutik buru aintzinean, besoz nausi, airez ere bai eta sei sake orotarat, desbardin aldi batzu izan baditu ere noiztenka.  Herria   2003-04-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus