Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina janaria ilunpean prestatu beharrak, garbiketak egun-argiz ezin eginak eta, batik bat, etxea behar bezala ezin aireberritzeak, gero eta gehiago urduritzen ditu. ETC-literatura, saiakera Absurdoko kontuak, Patxi Zabaleta, Pamiela, 2013
Izan ere, bero handiagoa izateak eta etxea gutxiago aireberritzeak etxean bertan hauts akaro gehiago egotea dakar. ETC-prentsa Berria, 2008-04-22
Hostoen dentsitatea arintzea da helburua, landarea aireberritzea da asmoa. ETC-prentsa Berria, 2009-11-14
Aireberritze edo eguraste faltak birusen eta bakterioen kutsapena errazten du, bulego eraikinetan, batez ere. ETC-prentsa Berria, 2012-10-30
Horregatik, produktu toxikoei alternatibak jartzen hasi aurretik, aholku argigarria eman du Silvestrek: etxea egunero 15 eta 20 minutuz aireberritzea. ETC-prentsa Berria, 2014-10-01
Pentsatu nahi dut, gehienen aldetik bederen, ez dela izango Jesus izeneko bat Betleemen jaio zelako, eta urte berriarekin batera bizitza aireberritzearen aukera desiratu nahi didatela. ETC-prentsa Berria, 2014-01-19
Horretarako, urtero Udaltopekin konta dezakegu! Herrietako euskara zerbitzuen topaketak aireberritze bat dira iparrrrrraldeko teknikariontzat. ETC-prentsa Berria, 2016-04-20
Izugarrizko kolpea hartu nuen, eta gogoan dut arnasketarekin eta aireberritzearekin hasi nintzela berehala. ETC-prentsa Berria, 2019-07-07
Maiz, orduko aireberritzeak terminoa erabiltzen da aireztapen-estandarrak zehazteko. ETC-zientzia, zuzenbidea Arkitektura-hiztegi irudiduna, Askoren artean, EHU, 2009