Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hondartzaren ertzean itsasoa egon behar zitekeen lekuan, basamortu bat zedaen, mugagabea, eguzkiak azken puntaraino argitzen zuen hondarraldi bortitz bezain idorra, uhin eta aparrik gabeko harea fin-fineko eremu zabala, zuria, beroa, airakorra, itolarria sortarazten zuena. ETC-literatura, saiakera Izotzetik izanera, Xabier Soubelet, Maiatz, 2008
entzunez: bihotza amodioz hantzen zidan opusaren lehen mugimenduko 5: 38 eta 8: 52 minutuen tarteko biolin joko airakorraren preziatzeak. ETC-literatura, saiakera Post mortem scripta volant, Itxaro Borda, Maiatz, 2011
Hamahairu urteak aurrean eginik ikasketen amaiera, hor hartu atseginaren parrean erranezinezko beldur batek hartua; heian sentimen airakor hori ote zen ondorio galkorren bezpera? ETC-literatura, saiakera Galerna, Piarres Trounday , Maiatz, 2012
Jakina, idatziak betikotasun fosilizatuan bizi-hazten dira eta erranak hegaldatzen, hitzak gasaren antzekoak direlako nonbait, airakorrak eta frankotan friboloak. ETC-prentsa Argia, 2006-11-19
Etiopia sablea da, iragankorra, airakorra, Danteren itzaletik jauki infernu bat, abertzaleen ideologiak aldarrikatzen duenarekin kontrestan. ETC-zientzia, zuzenbidea Maldetan sagarrak. Euskal gatazka euskal literaturan, Ibon Egaña, Edu Zelaieta (arg.), UEU, 2006