Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ailara (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi) iz zurezko edo metalezko zerrenda mehe eta luzea.

Xaflen ertzak eta ailarak oso zorrotzak ziren, eta agindu haiei esker lortu zuen Ramirok minik ez hartzea. ETC-literatura, saiakera   Elur bustia, Pello Lizarralde, Erein, 2016

Theis Ibericak 70 langile inguru ditu; Basaurin du lantegia (Bizkaia), eta ailarak egiten ditu paketatzeko. ETC-prentsa   Berria, 2009-07-14

Ailarak jartzeko uhal garraiatzaile batek harrapatuta hil zen. ETC-prentsa   Berria, 2009-08-29

Ondo esanda, Tolarea etxearen garaiko ontziren baten upola bada, uztaiak ez, baizik eta ailarakETC-prentsa   Argia, 2018-12-09

Fanderietan burnizko pieza desberdinak lantzen ziren: flaskoak, ailarak... Bestetik ere, burdina beste erabileretarako prestatzen zen. ETC-entziklopedia   Fanderia, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus