Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aieruz adlag aieruak oinarri harturik.

Egia zen batzuetan aieruz mintzatu zitzaiola, ezjakin antzean zenbaitetan besarkada antzeko zerbait eman ziola, goiz hartan bezala, baina Josebak, sexua nahi zuela konturatzean, bazterreratu egin zuen aldiro.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 37. orr.

Baina neska guztiak ez ziren enekomanoak, eta haien artean ere gauzak ez ziren nik uste bezain errazak; autografo bila zetozkidān emakumeen artean saiatu nintzen behin edo behin aieruz-edo zerbait esaten, baina hutsaren hurrengoak izan ziren nire fruituak.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 202. orr.

XIX. mendearen hasieran, ebatzita zeuden dagoeneko Fermatek plazaraturiko auzi guztiak; aieruz adierazitako guztiak zein erabat frogatu gabeak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 427. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus