Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sukar aftosoa edo ahoeria behi, ardi, txerri eta ahuntz azienden gaitza da. Sukarra izaten dute lehendabizi, eta aho, errape eta apatx artean zauriak. ETC-entziklopedia Sukar aftoso, Wikipedia
Irlandak hiru partida gibeleratu behar izan zituen, bere garaian ahoeri gaitza zela eta. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-10-13
Tren istripu larriek, ahoeriak eta dibinidadearen zigorrek ez dute deus balio tranpolin errenkarnatu bat edukiz gero aurkari. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-06-10
Larrialdi egoera Kolonbian, ahoeria dela eta . ETC-prentsa Berria, 2003-08-29
Behi eroarentzat, ahoeriarentzat, oilaskoaren gaitzentzat eta abarrentzat ez dago mugarik eta alor horretan Europaren betekizuna eta erabakitzen dituen politikak funtsezkoak dira. ETC-prentsa Berria, 2004-06-04
Erresuma Batuak abelburuak esportatzea debekatu du, ahoeri kasu bat dela eta . ETC-prentsa Berria, 2007-08-05
Abuztuaren hasieran Erresuma Batuan agertutako ahoeri kasuen ondorioz ezarritako debekua bertan behera utzi du Bruselak, eta ateak irekiko dizkio berriro ere Erresuma Batuko okelari. ETC-prentsa Berria, 2007-08-24
Euskaraz betidanik aho-legarra edo ahoeria izen dotoreekin esan izan ditugu. ETC-prentsa Berria, 2011-12-13