Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahalkez (corpusean ez dago; ETCn 35 agerraldi) 1 adlag lotsaturik, lotsaz.

Zakua bizkarrean, ireki berri zen mendi maxelan gorako bideari uko eginez, aintzira hegiko ohizko xendratik nenbilen, ondikotz eta ahalkezETC-literatura, saiakera   Entre les loups cruels, Itxaro Borda, Maiatz, 2001

Ahalkez kristaletan zehar beheiti begiratu nuen. ETC-literatura, saiakera   Mala Stranako ipuinak, Jan Neruda (Fernando Rey), Ibaizabal, 2001

-Bihar libre egonen naiz egun osoan -esan diot, ahalkezETC-literatura, saiakera   Goragalea, Jean Paul Sartre (Monika Etxebarria), Alberdania-Elkar, 2003

Eta hori esanik, ahalkez hartu zuen andrea bere etxean eta bere jardinera eraman eta han, konpainia egiteko beste inor ez baitzen, esan zion: ETC-literatura, saiakera   Dekameron, Giovanni Boccaccio (Matias Mugija), Igela, 2011

Oin-puntetan sartu ginen, ahalkez ia. ETC-literatura, saiakera   Brodecken txostena, Philippe Claudel (Itziar Diez de Ultzurrun), Igela, 2011

Emil jainko bat balitz bezala hurbiltzen zaio, zangoak ukitzen dizkio ahalkez erlikiak balira bezala, bestea isilik geratzen da ohi duen bezala, begiradarik ere eskaintzen ez diola. ETC-literatura, saiakera   Lasterka, Jean Echenoz (Gerardo Markuleta), Meettok, 2011

Gazte-gazterik hiriratzean, frantses itsaso zabal haren erdian, ahalkez, baztertzen ahalko nuen ene herriko hizkuntza. ETC-literatura, saiakera   Enbataren zirimolan, Daniel Landart, Elkar, 2013

Emakumeak hari begiratu, eta ahalkez egin zion irribarre. ETC-literatura, saiakera   Hezurren ondarea, Dolores Redondo (Fernando Rey / Mikel Vilches), Erein, 2013

Ahalkez -ohiz kanpokoa Lilarengan-, aditzera eman zuen problema ezin zitekeela egin testuan errore bat zegoelako, baina ez zekiela zein zen. ETC-literatura, saiakera   Adiskide paregabea, Elena Ferrante (Fernando Rey), Igela, 2015

-Pentsatuko diat -esan zion ahalkezETC-literatura, saiakera   Feriatzaileak, Patxi Larrion, Susa, 2016

Nire mahaira itzultzea erabaki nuenean, Fernando, haren aita, nire aldamenean agertu, eta, ahalkez, dantza egin nahi ote nuen galdetu zidan. ETC-literatura, saiakera   Abizen berriaren historia, Elena Ferrante (Fernando Rey), Igela, 2016

Biok gosalduta geundelarik eta, egia esan, zereginik ez (hitz horren aurrean begiak apaldu ditugu biok, ahalkez), kalakan hasi, eta azkar joan da denbora. ETC-literatura, saiakera   Kale estua, Josep Plá (Jexuxmari Zalakain), Igela, 2017

Ahalkez begiratu zuten beren autoko zorura, han botila hutsak pirritan eta klin-klon-klun ari baitziren. ETC-literatura, saiakera   Errepidean, Jack Kerouac (Iñigo Roque), Pasazaite, 2018

2 ahalkez egon

Egoera, egia esan, hain da arrunta, hain sarri ikusten dugu halakorik, non guztiok ere ahalkez baikaude: Tausk, lotsagarriro, anaia txikiarengana jo behar izan duelako; Hubert, Tausk, beste behin ere, alferrik izorratzera datorkiolako; ni neu, hain gertakizun-ildo konbentzionalagatik. ETC-literatura, saiakera   Isil-mandataria, Jean Echenoz (Gerardo Markuleta), Meettok, 2016

Maite, bizkitartean, ahalkez dago, bazterretara so. ETC-literatura, saiakera   Odolak su gabe diraki, Itxaro Borda, Maiatz, 2017

3 ahalkearen ahalkez

Alta, Ixabelen herriko bide seinalea ikustean, gibelera itzultzekotan gelditu zen, ahalkearen ahalkezETC-literatura, saiakera   Mahatsaren begia, Eneko Bidegain, Elkar, 2005

Oroitu zen postako funtzionarioaren aurrean lehertzear egon zela, ahalkearen ahalkezETC-literatura, saiakera   Zeruetako erresuma, Itxaro Borda, Susa, 2005

Bittor, ahalkearen ahalkez, lurraren pean sartuko zen, baina ezin zuen mugitu. ETC-literatura, saiakera   Jendeak. Laborari munduko kontakizunak, Daniel Landart, Elkar, 2017

Eta bozak eta txistuak ez ziren isiltzen, eta nola anaiak, ezinaren ezinaz, burkoaren azpian gorde behar izan zuen bere burua, aitak eman zizkion azoteen ondotik, hala gorde behar izan nuen nik neurea burusien azpian, ahalkearen ahalkezETC-literatura, saiakera   Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien, Elkar, 2000

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus