Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zertara dator horrelako desmasia? Irakurleak akitu nahi ote ditu? Nekagarria baita, nekagarria denez, begiak, sudurra, mihia, larru-poruak eta belarriak liburuetako orrien barna ahaleginka ibiltzea. ETC-prentsa Berria, 2004-04-24
Eta batzuen analisiek, beti, larrialdietako analisiak dirudite, ebakidura-edo zirt edo zart egin ondoren, matxuraren diagnostikoa uste bezain ezkorra ez izateko ahaleginka, Zainketa Intentsiboko Unitatean ez sartzeko modukoa behintzat. ETC-prentsa Argia, 2016-01-03
Oso antzeko, ber denboran oso bestelako kinkan ahaleginka Rousseau kausitzen dugu. ETC-literatura, saiakera Historia, arraza, nazioa, Joxe Azurmendi, Elkar, 2014
Jaka erantzi eta paperezko zapi bat bekoki gainean pasatu zuen, bere buruarekin ez haserretzeko ahaleginka. ETC-literatura, saiakera Ehiztariaren isilaldia, Luis Garde, Pamiela, 2015