Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eman gura izanez gero euskaraz, ez, ahaleginez, erlatibo bidez: ETC-zientzia, zuzenbidea Prosa komunikagarriago egiten. Zenbait proposamen I, Mitxel Kaltzakorta, UEU, 2007
Ahaleginez atxiki nuen irria. ETC-literatura, saiakera Izan bainitzen Nafarroako errege, Aingeru Epaltza, Elkar, 2009
ELENE.- Beste klase batzuetara faltatzeak ez dit penarik enaten; baina, horren klaseetara, ahaleginez, ez nuke hutsik egingo... ETC-telebista Itzuliko naiz, bai horixe..., Goenkale, 2000
Erakusketa honetan, batetik bestera joanda, saiatuta, ahaleginez begiratuta, ez da horrelako harremanik antzematen, edo antzematen direnek txikiak, zorizkoak eta anekdotikoak dirudite. ETC-prentsa Berria, 2009-11-07
Hasieran adimena akuilaturik dago eta ahaleginez jarduten du gauza horiekiko, ikusmenari dagokionez tinko begiratzen dutenek bezala, baina ondoren, jardurera ez da horrelakoa, axolagabea baizik, eta horregatik, plazera ere ahultzen da. ETC-literatura, saiakera Nikomakorentzako Etika, Aristoteles (Javier Aguirre Santos), Pentsamenduaren Klasikoak, 2001
Natur Zientzietan aritu bazen ere ahaleginez, sozialean utzi zuen arrastorik nabarmenena. ETC-literatura, saiakera Herritarra, Thomas Hobbes (Esteban Antxustegi), EHU, 2004
"Horregatik guztiagatik jo eta ke aritzen dira ahaleginez eta arriskuz euren bizialdi osoan, eta ondasunez oso gutxi gozatzen dute etengabe eskuratzen jardutearren, euren eginbeharrak betetzea ez den ezer jaitzat ez edukitzearren, eta alferraren lasaitasuna lan neketsua baino ezbehar handiagotzat edukitzearren. ETC-literatura, saiakera Peloponesoko gerraren historia I, Tuzidides (Josu Naberan), Pentsamenduaren Klasikoak, 2005
Orduan, ahaleginez, esan zidan: ETC-literatura, saiakera Villa Triste, Patrick Modiano (Joseba Urteaga), Igela, 2011
Haurrak ahaleginez eta adeitasunez begiratzen du salara, amaren arabera nori deika ari zaion bilatuz, biratu eta atzera erortzen da. ETC-literatura, saiakera Zorion klandestinoa, Clarice Lispector (Iñigo Roque Eguzkitza), Erein/Igela, 2015
Oraingo arazoa bestelakoa da, jasotze eta produzitze hori autonomoki baina ahaleginez egitetik, erraztasunez eta normaltasunez egitera igaro behar da. ETC-zientzia, zuzenbidea Helduen euskalduntzearen II. eta III. jardunaldiak, HABE , UEU, UEU, 2001
ALBERTO.- (Ahaleginez) Baina... nolatan esan dezaken hori...? ETC-telebista Aukeraren maukera..., Goenkale, 2000
TERESA, leun-leun ari zaio, ahaleginez, ELENE haserre ez dadin. ETC-telebista Txapasen estutasunak, Goenkale, 2000
Ahaleginaren ahaleginez, zer edo zer gauzatzen hasia zarela antzeman duzu, baina kosta egiten zaizu hitzetan biltzea. ETC-literatura, saiakera Mentxakaren aitorpena, Jose Ramon Goikoetxea (Rafa Egiguren), Elkar, 2006
Bideak eta bidezidorrak, lohiez beteak zeuden denak, eta oinak irristatu egiten ziren; batzuetan behor bat sabeleraino sartzen zen putzu batean eta ahaleginaren ahaleginez lortzen zuten estutasun hartatik ateratzea. ETC-literatura, saiakera Zalakain abenturazalea, Pio Baroja (Koro Navarro), Alberdania-Elkar, 2006
Hondamen izan zitezkeenak ere egokitu zitzaizkion, eta, ahaleginaren ahaleginez, arrakasta bihurtu zituen. ETC-literatura, saiakera Katua usategian, Agatha Christie (Koro Navarro), Igela, 2006
Aita Hooperren arnasa asaldatu egin zen, eta soinu lakar bat egin zion eztarrian; baina, ahaleginaren ahaleginez, bi eskuekin helduz, bizitzari atxiki, eta hitz egiteko gai izan zen arte eutsi zion. ETC-literatura, saiakera Wakefield, Nathaniel Hawthorne (Koro Navarro), Elkar/Alberdania, 2007
Eta halakoetan ere ez dirudi zilegi hainbat haur, kosta ahala kosta, sistemara egokitzeko porrotaren ondorioz, ahaleginaren ahaleginez, nekearen nekez, birrindu gabe irakaskuntza sistematik ateratzea. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 163 zbk., , 2007 - azaroa-abendua
Garaipena lortu duen nazioak botatako orroa, ahaleginaren ahaleginez gerra amaitu ondoren. ETC-literatura, saiakera Suminez, Philip Roth (Nagore Tolosa), Meetok, 2009
Izan ere, inurri liberatua ez baitzen inoiz berriekin itzuli, sekula ez zuten jakin opor luzeak hartu zituen edota ahaleginaren ahaleginez zendu zen, horrenbeste erantzukizunez zanpatuta. ETC-literatura, saiakera Inurrien hiztegia, Mariasun Landa, Pamiela, 2013
Ahaleginaren ahaleginez atera zaio irri-murritz huts eta beldurti bat; haiek, baina, nahikoa dute horrekin. ETC-literatura, saiakera Han ez banengo bezala, Slavenka Drakulic (Amaia Apalauza), Pasazaite, 2018
Ahaleginaren ahaleginez bizimodu duin hobea lortzeko eskubidea defenditu behar du. ETC-prentsa Berria, 2003-09-11
Euskal Herriko titulua jarrita, lotsagarri gertatzen da 15 bikotetik 14 gipuzkoarrak izatea, eta beraz, ahaleginaren ahaleginez urtero lortzen dute Araba edo Nafarroako bikoteren bat zepoan erortzea. ETC-prentsa Argia, 2006-05-28