Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahaleginean (corpusean ez dago; ETCn 60 agerraldi) 1 adlag ahal den guztia. ik ahaleginetan.

Antz eman nion agure errespetagarriak ahaleginean zorrozten zuela belarria gure solasean parte hartzeko: boza goratu nuen eta hitzak hari buruz zuzendu. ETC-literatura, saiakera   Werther gaztearen arrangurak, Goethe, Wolfgang (Matías Múgica), Igela, 2013

Sakristaua milfordeko bilera-aretoko portxean zegoen, ezkilaren kanpaiari ahaleginean tiraka. ETC-literatura, saiakera   Wakefield, Nathaniel Hawthorne (Koro Navarro), Elkar/Alberdania, 2007

Barne-merkatua bateratzeko ekimena, estatuek ahaleginean bultzatzen zutena (XX. mendeko europarrei gauza ezaguna gertatzen zaiena), salgaien zirkulazioaskatasunari, eta diru-unitateen, pisu eta neurrien bateratzeari zegokien. ETC-literatura, saiakera   Ekonomiaren globalizazioa, Jacques Adda (Koro Navarro), EHU, 2004

- Lagun hurkoa zinez edo benaz amatzen duenak, ahaleginean edertzen edo behintzat, estaltzen ditu haren okerrak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Prosa komunikagarriago egiten. Zenbait proposamen I, Mitxel Kaltzakorta, UEU, 2007

Ministerio Fiskalak, deusetan galarazi gabe beste organo batzuei emandako eginkizunak, honako egiteko hau du: Justiziaren ekina sustatzea, ahaleginean bermatuz legezkotasuna [...]. ETC-zientzia, zuzenbidea   Espainiako Konstituzioa, (Carmen Agoues, Itziar Alkorta, Aitor Bengoetxea, Garbiñe Biurrun, Iñaki Esparza, Mikel Karrera, Ana Leturia, Edurne Terradillos, Jasone Urkola, Antton Elosegi, Juan Garzia, Ibon Sarasola, Iñaki Ugarteburu, Haizea Corpa, Begoña Arbizu), UPV/EHU, 2006

2 adlag ahaleginduz, ahalak eginez.

Ahaleginean, Henrikeren keinu bakoitzaz oroitzeko. ETC-literatura, saiakera   Izan bainitzen Nafarroako errege, Aingeru Epaltza, Elkar, 2009

Hark ateratzen baitio, indarka eta ahaleginean, kuku alperrari bere ume bakar lepo-zabala. ETC-literatura, saiakera   Harrizko pareta erdiurratuak, Patziku Perurena, Euskaltzaindia, 2004

Berriro ireki zuenean, kamiseta bat eta prakak jantzita zituen, pistola ezkutuan eta irribarrea ahalegineanETC-literatura, saiakera   Bizkartzainaren lehentasunak, Iñaki Irasizabal, Elkar, 2013

BEATRIZ.- Ez zakian zer egin, eta irri. Ez zakian zer esan,, irri. Ez duk ikusi ahaleginean? Itsua halakoa! ETC-telebista   Zuzen ez dabilena, azkenerako oker, Goenkale, 2000

NEKANE.- (Ahaleginean). Ez du atera nahi. ETC-telebista   Ezkongai dotorea, Goenkale, 2001

ARANTZA.- (Aho-zabalik une batez; gero berriro ahaleginean, baina adore urriagoz) Baina, Imanol... ETC-telebista   Landareak ere negarrez, Goenkale, 2001

3 ahaleginean ari izan

Ahaleginean ari nintzen gaineratu zitzaidan sorgortasuna gainditu nahian, nire onera etorri eta zer egin pentsatzeko, eta hartan norbaitek besotik heltzen ninduela sentitu nuen. ETC-literatura, saiakera   Kontakizunak, Edgar Allan Poe (Koro Navarro), Ibaizabal, 2000

Eta ni ahaleginean ari naiz, eskuak patrikan, txistu eginez, eta ahal dudan lautasun handienarekin, paseatzaileentzat debekatuta dagoen baina zaintzaile guztiek -besteaz fidaturik- igarotzen uzten duten lorategi honetatik igarotzen... ETC-literatura, saiakera   Gerrako pilotu, Antoine Saint-Exupéry (Josu Zabaleta), Alberdania-Elkar, 2004

Piztiak ondoezik behar zuen egon, zeren emakumeak, ahaleginean ari izanagatik, ez baitzuen lortu lehoiak ohiko ariketak egiterik. ETC-literatura, saiakera   Zalakain abenturazalea, Pio Baroja (Koro Navarro), Alberdania-Elkar, 2006

Senarrak ez daki ez ote dagoen bera okerren, baina ahaleginean ari da, ETC-literatura, saiakera   Zu, Anjel Lertxundi, Erein, 2015

Eten bat zegoen gizartearen eta erakundeen artean; euskaldunak ahaleginean ari ziren, erakundeak ez aski. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 208 zbk., , 2015 - maiatza_ ekaina

Zentzugabekeriaren taxua ematen zaio erabilera berreskuratzeko saiakera orori, eta bere legea oldarka inposatu nahi duen arlotearena ahaleginean ari denari. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 217 zbk., , 2016 - azaroa_ abendua

Gelditu gabe ari zen ematen haizea, ahaleginean ari zelako batere seinalerik gabe. ETC-literatura, saiakera   Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak, Alice Munro (Isabel Etxeberria Ramirez), Erein-Igela, 2018

MARIA LUISA ahaleginean ari da oraindik ere, baina ezin ditu loturen korapiloak askatu, gero eta etsiago dago. ETC-telebista   Edurne Zuriren kalenturak, Goenkale, 2003

KEVIN eta ALEX kalean aurrera doaz. KEVIN zorroko artoak banaka-banaka airera bota eta ahora sartu nahian ahaleginean ari da. ETC-telebista   Edortaren txotxongiloak, Goenkale, 2007

4 ahaleginean jardun

Kablearen muturretik tiraka, zenbait suhiltzailek ahaleginean ziharduten, arrantzari-bota luzeetan balantzaka, ibai-zola hil agorrak tipituan. ETC-literatura, saiakera   Rock'n'roll, Aingeru Epaltza, Elkar, 2000

Lore saltzailea bazetorrela ohartu zen: besoak arrosaz beterik, ahaleginean ziharduen Antoinetteren aurretik pasatzeko, hura hormaren kontra bermaturik zegoela. ETC-literatura, saiakera   Dantzaldia, Irene Nemirovsky (Eider Rodriguez), Txalaparta, 2007

Hiru gizon bakarka-n interesantea dena, hain zuzen, Gandiaga ikustea da, nola ahaleginean diharduen irudi eta ikusmolde heredatuak errotik birrelaboratzen. ETC-literatura, saiakera   Azken egunak Gandiagarekin, Joxe Azurmendi, Elkar, 2009

Pentsa dezakegu, hortaz, kultur produkzioaren arloa ez dela salbuespena; bertan ere praktika legitimoaren definizioa ezartzeko ahaleginean jarduten dute kapital kultural eta errekurtso desberdinen jabe diren agenteek. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 38 zbk., , UEU, 2001 - uztaila-iraila

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus