Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hil-herrietarat egin itzuliak ukan du ere bere erran nahi osoa: azken agurra zuri, Maite, "konpañero" airean, eta gero agurtzeak, besarkadak, pottak ahaide eta laguneri, denek inguratzen ginituela bereziki zure familia hurbilekoak, bizi lagun, haur, aita-ama eta anaiak. Herria 2004-10-14
Isilik, UEFArako sailkatuta, 1997-1998ko azken partida horren antzeko beste batekin Larrazabal agurtzea besterik ez da geratzen. Berria - Kirola 2004-03-26
Zuri-beltzok gorroto zieten aita zuriei, eta debeku zuten aiten ondoan egotea, aitok agurtzea; gorroto zieten halaber amei, beltzak eta esklaboak zirelako. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 151. orr.
Goiz hartan agur erran zidanetik gertatutakoak gogoan, ezinezkoa iruditzen zitzaidan emakume hark horren normal agurtzea. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 130. orr.
Goizean iristean egiten genuen lehen gauza Sun-hartza agurtzea izaten zen, gaua bakar-bakarrik igarotzen baitzuen, gelako azken ilaran eserita. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 51. orr.
Gaur ez zaigu burutik pasa ere egiten telebista ikus-entzuleak agurtzea. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 165. orr.
Eta noski, "hola" ahoskatzea -lau letra eta, gainera, bat mutua- ez zen ahotsagatik ezagutarazteko aztarna handia, are gehiago nigandik euskaraz agurtzea espero zezakeela kontuan hartuta. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 185. orr.
Eta lehen ikasgaia izango zen klan guztiak banan-banan agurtzea, ez bazuen inor irainduta sentitzerik nahi. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 41. orr.