Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agurgarritasun (corpusean ez dago; ETCn 16 agerraldi) iz agurgarri izatearen nolakotasuna.

Sultana prestatuko dut, berorren agurgarritasunari ongi baderitzaio. ETC-literatura, saiakera   Idazti hautatuak- Lessing, Gotthold Ephraim Lessing (Pello Zabaleta), Pentsamenduaren Klasikoak, 2002

Andreak bere agurgarritasun-aureola galdua zuen: atso bihurtu zen, besteak bezalakoa, gaixoa eta aginduzalea. ETC-literatura, saiakera   Maitale koitaduen kronikak, Vasco Pratolini (Koldo Biguri), Elkar, 2006

Berorren agurgarritasunak emandako agindua betez, Jesus eta haren Konpainia etsaiengandik libratzeko modu egokiena proposatzen diot gutun honen bidez. ETC-literatura, saiakera   Tolerantziari buruzko tratatua, Voltaire (Irati Bereau), EHU - Limes bilduma, 2010

Aitortu behar dut ezen zenbait aurpegi ez berri, zenbait gezur zahar, agurgarritasuna bilatzen duten zenbait irudi, zenbait barkaberatasun, zenbait hitzarmenen aurrez aurre, gorrotoaren tentaldia sentitzen dudala, baita nolabaiteko grinaz ere. ETC-literatura, saiakera   Hau gizon bat bada, Primo Levi (Mikel Irurtia), Alberdania, 2011

Nortasun-bultzada bat behar duen gorputz erkin samarra bada: berorren goragarritasun, agurgarritasun, osagarritasun... ETC-literatura, saiakera   4x4 operazioa, Xabier Amuriza, Lanku, 2013

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus