Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beste herrialde gehienetan ez dira iritsi adibidez hemengo hedabideetan iritsi diren konparaketazko agrabio mailara langile publiko-administratibo eta gizarte-enpresetako edo pribatuetako langileen artean. ETC-literatura, saiakera Hiztunpolisa, Jon Sarasua, Pamiela, 2013
Gehiago dirudi minberatasunetik egindako kopiaketa oker bat, urtetako "agrabio" sabindarren eraginpean egina. ETC-literatura, saiakera Azkue, bilbotar ezezaguna, Jurgi Kintana, Erein, 2015
Baina hainbeste urteko agrabioek ezustekoa ekarri dute. ETC-prentsa Argia, 2001-12-23
Esaterako, finkotasuna galdu duten irakasleekiko agrabioaz dihardut, kasu desberdinak izan arren, ez-euskaltzaleek heldulekua baitute. ETC-prentsa Argia, 2005-03-20
Ederki aletu nuen agrabio zahar eta berriagoen zerrenda. ETC-prentsa Argia, 2006-10-15
Badago begi-bistako agrabio bat biktima hauekiko, biktimen alde honek errekonozimendua oso gutxi aurreratu dela hautematen du, erreparazioan batere ez. ETC-prentsa Argia, 2007-06-24
Gorrotoa, beldurra eta agrabioak gaindi ditzagun, prozesuak gauza asko behar du: presoen hurbilketa eta indar politikoen arteko normalizazioa, betiere, estrategia frentista saihestuz. ETC-prentsa Argia, 2012-01-29
Prozesu independentista bat hemen egitea askoz zailagoa izango da Katalunian baino: batetik, azken hamarkadetan izan dugun historiagatik, baina, bestetik, alderdien eta mugimendu sozialen ardura da jendeak interpretazioak aldatzea eta agrabioak agrabio moduan sentitzen hastea. ETC-prentsa Berria, 2017-11-26
Hirugarren faktore esanguratsua ere izan dute, Espainiako Estatuaren jarrera, haren agrabioa. ETC-prentsa Argia, 2016-06-05
Oinarri sakonak zituzten arazoak eta disfuntzioak azaleratu ziren egun haietan, eta matxinoek, "agrabio" horiek guztiak bildu eta egoeraren erruduntzat jotzen zituzten foru-agintarien aurka jotzeko kemena erakutsi zuten. ETC-zientzia, zuzenbidea Debarroko Oasi Liberala. Aitzindarien bila. Eibar, 1766-1876, Gotzon Iparragirre, UEU, 2008
Gainera, zentzugabeko arau hau soilik espezialitate batzuetan aplikatzen da, izugarrizko agrabio konparatiboa sortuz. ETC-prentsa Berria, 2004-07-17
Azkenik, agrabio konparatibo sortzailea da gure ustez, nekazaritza turismo ostatuak dituztenekin alderatuz, Aralarrek oraingoz duen eskaera turistikoa nahiko ondo asetzen delako. ETC-prentsa Berria, 2004-07-20
Beste biktimekiko agrabio konparatiboak, ponentziak iragarri duen diru kopuruarekin hartzen du dimentsiorik lotsagarriena: 180.000 ? guztira. ETC-prentsa Berria, 2011-09-08
Agrabio konparatibo iraingarriaren eragile. ETC-prentsa Berria, 2015-01-25