Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Norbaitek geratu behar dik hemen, agonian daudenei ardoa ateratzeko. ETC-literatura, saiakera Arrain abisalak, Martin Etxeberria / Xabier Etxeberria, Elkar, 2009
Artean ez zegoen zeharo hozturik; hortik atera nuen koman egona zela, gau osoan agonian, odolusten. ETC-literatura, saiakera Zangotraba, Juan Kruz Igerabide, Erein, 2014
Oraino badira dei bereziak, errepikak eta ezkil-inguratzeak, bataioentzat, ezteientzat, agonian direnentzat, festa hasteentzat eta prozesioentzat. ETC-literatura, saiakera Su zelaiak, Mikel Peruarena, Susa, 2014
Arkitektoaren titanioak indartsuago distiratzen zuen, nonbait, ibai ondoko industria azken orduko agonian zegoenean, herdoila jan eta jan ari zen eremu erdi abandonatuan, krisi industrial gordinenaren sutan. ETC-literatura, saiakera Zu, Anjel Lertxundi, Erein, 2015
Azpimarratu dezagun segurtasunik eza balio positibo bat dela, agonian goxo egoteari utzi, beti defentsiban, eta eraikitzen hasteko aparteko abagune. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 211 zbk., , 2015 - azaroa_ abendua
Agonian zegoen bere aita, luze gabe hilko zen Santa Mariako etxean, agian hiltzen ari zen orduantxe. ETC-literatura, saiakera Etxeak eta hilobiak, Bernardo Atxaga, Pamiela, 2019
Zonbait hiltzen ditu, bertze zonbait kolpatzen, orenak eta orenak gero agonian egoiten direnak. ETC-literatura, saiakera Oilandoiko ermita, Michel Oronoz, Elkarlanean, 2001
Hara zer den irudimena lar behartzea: Goriot Bianchon medikuntza ikasleak zaintzen du bere agonian. ETC-literatura, saiakera Errua eta maitasuna, Markos Zapiain, Elkar, 2002
Bainan jadanik agonian zen eta zenbeit orenen buruko botatzen zuen azken hatsa. ETC-literatura, saiakera Californiako Eskual Herria, Xipri Arbelbide, Euskaltzaindia/BBK, 2002
Esperantzarik gabeko bere agonian erne egonik, iduriz bakean hil zen. ETC-literatura, saiakera Alemaniara deportatua, Grégoire Joannateguy (Marzel Etxehandi), Elkarlanean, 2003
Astebete pasatu zuen ospitalean, agonian, eta haren betiko kontrarioek denbora eduki zuten heriotzaren ondorengo diskurtsoa prestatzeko. ETC-prentsa Berria, 2004-05-18
Egoera atzeraezinean edo agonian dauden gaixoek eta egoerak hala eskatzen duenean, sedazio paliatiboa hartzeko eskubidea dute. ETC-prentsa Berria, 2010-06-09
Alferrikako lana lehiakideak auzolanean jartze aldera; ez hain alferra, ordea, agonian dagoen proiektuari bizi-itxura eman eta esperantza guztiak ez iraungitzeko. ETC-prentsa Argia, 2011-09-18
Han ere agonian baitago hizkuntza. ETC-prentsa Berria, 2015-03-21
Adineko auzoa agonian da. ETC-zientzia, zuzenbidea Sarako euskara, Koldo Zuazo, EHU/UPV, 2018
Agonian egoten zinen arratsaldeko seiak iritsi, zure gurasoek handik jaso eta Eibarrera bueltatzeko. ETC-literatura, saiakera Hauts haietatik, Unai Villena, Elkar, 2016
Unamuno agonian bizi den bitartean Leturiak edota Sartrek bizi-asperdura eraman behar dute (deserosotasuna, babesgabetasuna, larritasuna). ETC-zientzia, zuzenbidea Hamaika euskal literato eta Jainkoa, Sebastian Gartzia Trujillo, EHU/UPV, 2016
Hiria ere laino agonian sartzen zen, pustula itxurako argitxoek horiz zikintzen zituzten harriak, eta parrokia eta komentuetako ezkilak jotzen zituzten, purgatorioko arimen gogoratzeko, liturgi eskaintza berberaz bederatziurrenak eta hirurrenak eginez. ETC-literatura, saiakera Kronika txikia, Pablo Antoñana (Luis Mari Larrañaga), Pamiela, 2015
Munduarekin eta bizitzarekin agonian. ETC-prentsa Berria, 2006-04-11
Telebistan garaikur gisara erakutsi ondoren, bost egun eta bost gau luzez eduki zintuzten euren atzaparretan; mehatxuz, burlaz eta jipoiez jositako 120 ordu amaigaberen agonian. ETC-prentsa Berria, 2008-05-08