Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esker txarreko izan ohi gara albiste ilunekin: ez diegu sekula haien pertinentzia aglutinatzailea eskertzen. ETC-literatura, saiakera Fakirraren ahotsa, Harkaitz Cano, Susa, 2018
Iñaki Martinez de Lunak landutako proposamenen bidetik, orain arteko diskurtsoak gainditu eta euskararen aldeko ahalik eta diskurtsorik zabalena eta aglutinatzaileena eraikitzeko, oinarrizko kontzeptu hauek garatzea proposatzen genuen: bizikidetza, identitatea, berdintasuna, aniztasuna, erantzukizuna, justizia eta errespetua. ETC-literatura, saiakera Euskararen bidegurutzetik, Kike Amonarriz, Elkar, 2019
Euskara hizkuntza aglutinatzailea da, euskararen ordenamenduak ez du bat egiten inguruko hizkuntzen bidean. ETC-literatura, saiakera Itzuliz usu begiak, Anjel Lertxundi, Alberdania, 2019
Labur beharrez, munduaren ikusmolde zientifikoak bere burua programa modernista baten parte eta esparru ikusten zuela esan dezakegu; programa modernista aglutinatzailea, ilustrazio sozial eta politikoaren, zientziaren eta teknologiaren zereginean sinesten zuen konstruktibismoarekin bateratu nahi zuena, hain zuzen ere. ETC-literatura, saiakera Filosofia eta Zientzia. Vienako Zirkulua, Juan Bautista Bengoetxea, Jakin irakurgaiak, 2000
Izan ere, Google, Yahoo! eta enparauek ez dute kontuan hartzen euskara beren bilaketa-aukeretan ezta euskararen nortasun gramatikalak ere, hots, bere izaera aglutinatzailea. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 163 zbk., , 2007 - azaroa-abendua
XVI. mendea arte Kataluniaren batasun politikoak idazkietan ageri zen eredu idatzian uhin aglutinatzaileak hedarazi zituen. ETC-literatura, saiakera Dialektologiatik euskalkietara tradizioan gaindi, Iñaki Camino, Elkar, 2009
Bikotekideen arteko diferentziek aglutinatzaile-eginkizuna bete behar izan zuten ezkon-bizitzaren lehen fasean, eta baita geroago ere beharbada, nahiz eta bakoitzak bere nortasunari azkena arte eutsi. ETC-literatura, saiakera Huliganaren itzulera, Norman Manea (Koro Navarro), Erein-Igela, 2017
Zentro honek zeregin garrantzitsua bete nahi du hezkuntza-baliabide gisa, inguru honetan biltzen diren ezagutza arlo guztien elementu aglutinatzailea baita. ETC-prentsa Argia, 2000-04-30
Aglutinatzaile gisa listua edo animalien koipea erabiltzen zuten. ETC-prentsa Argia, 2008-12-07
Horrez gain, mugimendu aglutinatzailea izateko sorrera mito batzuk behar ditu, mito horien erreferentziek eta balioek familia ekologistako korronteak substratu komun batekin identifikatzea ahalbidetu dezaten. ETC-prentsa Argia, 2010-01-31
Futbolak aglutinatzaile nazional gisa duen potentzial horretan biztanleriaren erdia, alegia emakumeak, kanpo uztea ez al da arazo bat? . ETC-prentsa Argia, 2019-06-23
Plastikozko euskarri edo mintza daukate, poliesterrekoa, non material ferromagnetiko fina ezartzen den, aglutinatzaile batekin nahastuta. ETC-zientzia, zuzenbidea Ikus-entzunezko informazioaren teknologia, Iñaki Zabaleta, UEU, 2002
Zuntz mineralen eta aglutinatzaile ez-organiko baten nahastea. ETC-zientzia, zuzenbidea Arkitektura-hiztegi irudiduna, Askoren artean, EHU, 2009
Errealitatea hain nabarra izanik, teoria aglutinatzaileek ezin dute ekarri promesten zuten mundu argitsua. ETC-zientzia, zuzenbidea Zalantzen amaiera?, Josu Zuberogoitia / Aitor Zuberogoitia, UEU, 2019