Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aglomeratzaile (corpusean ez dago; ETCn 47 agerraldi) iz aglomeratzen duena.

Aglomeratzailea, erreakzio fisikoak medio material bat edo gehiagoren zatiak lotzeko gaitasuna duen materialari deitzen zaio. Eraikuntzan buztina da aglomeratzaile ezagunena. ETC-entziklopedia   Aglomeratzaile, Wikipedia

Beste algoritmo pare baten bidez -complete linkage izenekoa eta Ward-en eredua- prozesu aglomeratzaileak edo fusionatzaileak aurkezten ditu: baliabide honen bidez hizkuntza-berdintasunaren mailarik gorena duten guneak biltzen dira, desberdintasunik gutien dutenak bilarazten dira. ETC-literatura, saiakera   Dialektologiatik euskalkietara tradizioan gaindi, Iñaki Camino, Elkar, 2009

- Ohantze fluidizatuko pikortatzaileen kasuan, beste hauek: sarreran eta irteeran aireak duen emaria eta tenperatura, atomizazio-airearen presioa, hautsaren tenperatura, likido aglomeratzailea gehitzeko abiadura eta iragazkiak ase arte igarotzen den denbora. ETC-zientzia, zuzenbidea   Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007

Zurezko txirbil mehez, eskuarki pinuzkoez edo kimikoki tratatutako zurezko zuntzezkoez, osatutako materiala, isolatzaile gisa erabiltzen dena; esaterako, luzituetako aglomeratzaile gisa edo junturak zigilatzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Arkitektura-hiztegi irudiduna, Askoren artean, EHU, 2009

Ezaugarri aglomeratzaileak dituzten produktu hidratatuak sortzeko ahalmena dute. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikuntzako materialak, Nuria Monasterio, UEU, 2009

Funtsean, ur edo bestelako aglomeratzaile pixka bat izan ohi duen hauts-masa bat presio bidez trinkotzen da lortu nahi den forman. ETC-zientzia, zuzenbidea   Materialen zientzia eta ingeniaritza, Askoren artean, EHU, 2011

Atal honetan, lurzoruko partikula mineralekin kontaktuan jartzen direnean sortutako propietate aglomeratzaileak dituzten materialei buruz hitz egiten da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Errepide-ingeniaritza, Askoren artean, EHU/UPV, 2018

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus