Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agintean adlag gobernuan edo instituzio bateko buruzagitzan.

1996 eta 2000. urteen bitartean agintean egon zen mandataria, beraz, agintera itzuliko da lau urteren buruan.  Berria - Mundua   2004-05-18

Sadam Hussein Irakeko buruzagi ohia agintean egon zenean egindako krimenak epaitzea da batzordearen helburua.  Berria - Mundua   2004-12-19

80 ko hamarkadaren bukaeran idatz zitekeen beharbada nafar euskaldunak gure Gobernuak zanpaturik sentitzen ginela (eta oraino ez zen UPN agintean!).  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 95. orr.

Franco biriketako gaixotasun batek jota hil zen, 1975eko azaroaren 20an, agintean ia berrogei urte eman ondoren.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 313. orr.

Esku-hartze politikak, gainera, are ezarri ziren -eta ezartzen dira oro har-, garai bakoitzean agintean den indar politikoaren aukera elektoralak maximotzeko helburuaz, nazioaren ongizatea kalkulu arrazional baten arabera maximotzeko baino.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 59. orr.

Baina, hala ere, beso luzea zuen, agintean zegoen oraindik, eta botere handia zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 137. orr.

Eta are gutxiago 35 urtez agintean jaun eta jabe, eta ohean amoranteen eta sexu-gutixien jostailu, ibili ondoren.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 10. orr.

Garai berriak ziren, aurpegi berriak zeuden agintean Madrilen ere, ardura konpartituak eta lankidetza zintzoak Madrilgo sozialista eta Ajuria Eneko jeltzaleen artean...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 172. orr.

Hitler agintean zen ordurako, eta idazleak iheslariak ziren denak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 91. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus