Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aforo (corpusean ez dago; ETCn 72 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian edukiera eta neurketa agertzen dira) 1 iz areto baten edukiera.

Eta mikrotik aldentzen bazara, arazoak izanen dituzu aforo handiko antzokietan, ulertzen? ETC-literatura, saiakera   Fakirraren ahotsa, Harkaitz Cano, Susa, 2018

Arriaga antzokiko aforo erdia bete zen bakarrik. ETC-prentsa   Berria, 2003-07-08

Pilotak eragozpen handi bat dauka kirol masiboa izateko: pilotalekuak nahitaez aforoz edo edukieraz oso murritzak direla. ETC-prentsa   Berria, 2004-06-12

Hiru mila entzulerentzako aforoa zuen Buenos Aires antzokia mukuruz mukuru bete zen. ETC-prentsa   Berria, 2008-01-30

Bi banku handienek hasitako tokian amaitu zuten eguna, Antzokiko aforoaren pare. ETC-prentsa   Berria, 2009-02-10

Bilboko Udalak Kafe Antzokiari isuna jarri dio eta hilabete baterako itxi du, aforo arauak hausteagatik; zehazkiago, jende kopurua nabarmen gainditzeagatik (ia 500 lagun gehiago baimendutakoa baino!). ETC-prentsa   Berria, 2009-01-23

Horrela, Euskal Herriko orkestrek ahotsentzako prestatuago dagoen Arriaga batetik eszenatoki eta aforo handiagoko aretoetara egin dute jauzi. ETC-prentsa   Argia, 2001-05-13

Adituen ustez baldintza guztiak eman ziren horretarako: 800 laguneko aforoa, eszenatoki paregabea eta bertsotarako giro ederra. ETC-prentsa   Argia, 2009-06-14

Saioa hasiera batean 700 laguneko aforoa duen Behar-Zana pilotalekuan egitekoa zen, baina sarrera salmenta handiaren ondorioz tokiz aldatu zen; Olaederra kiroldegia ere soberan bete zen. ETC-entziklopedia   2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia, Wikipedia

Ia hilabetero egiten dituzten saioak dira eta sarrera guztiak agortzea lortzen dute gehienetan, 3.000-7.000-ko aforoa betez. ETC-entziklopedia   La vida moderna (irratsaioa) , Wikipedia

2 iz elementuen kontaketa.

Edo begiratu, adibidez N1eko aforoak Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunean, eta ikusiko duzue nola azken 7 urteetan kamioi kopurua eguneko 5000-7000 unitatetan gehitu den. ETC-prentsa   Berria, 2006-01-05

Azken zubia Nerbioi ibaiko aforo estaziora iritsi aurretik zeharkatuko dugu. ETC-prentsa   Berria, 2010-02-19

Eta begiratu, adibidez, N1-eko aforoakETC-prentsa   Goienkaria, 2005-03-04

132711 Errepide-sareko aforo-plana eta eskariari buruzko beste datu batzuk ETC-zientzia, zuzenbidea   2001/2004 Euskal Estatistika Plana onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legea aldatzen duen Legea, , Eusko Legebiltzarra, 2002

Aforo eta pisatze estazioak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Nafarroako errepideei buruzko Foru Legea, , Nafarroako Parlamentua, 2007

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus