Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

afaritara adlag afaltzera.

Etxekoak seguru asko larritzen hasiak ere bai, afaritara agertu ez ginelako.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 81. orr.

Eta egunero-egunero, fakultate aurretik igaro eta bere Luis XV patrikako erlojuaren ordua unibertsitateko ordulariaren biribil goitituarenarekin alderatu ondoren, Uso Zaharren karrikan barrena ezkutatzen zen, eta afaritara itzultzeko baizik ez zen ateratzen handik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 34. orr.

Afaritara ere gonbidatu izan zenutela zenbaitetan eta, baietz, Senpe zela bailara honetan ezagutzen zenuen bakarretakoa.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 107. orr.

Hain nintzen ezdeustua gelditu, non haatik afaritara joan behar nuen etxera gida nindezaten utzi nuen: han gelditzea ordea ezinezkoa izan zitzaidan; kordea galtzeko zorian sentitzen nintzen une oroz, eta batez ere malkoei ezin eutsi nien.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 443. orr.

Behin behar eta, Manhattango jatetxe batean kamarero bezala lan egiten duen Francis gure lagunarekin joan gara afaritara Euskal Etxera.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 26. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus